Juergak estropeatzen dituzten betiko matxiruloez aspertuta? Betiko bultzadez, baboseoez, oihuez … nazkatuta? Orain dela 20 urteko punk-rock musika berdina entzuteaz nekatuta? Bada, hemen duzue juerga desberdin bat botatzeko aukera!!
Ostiral honetan, Ekainak 12, Deustuko Pare Gazte Tade Feministak jai feminista antolatu du. 20:00etatik aurrera, Bilboko 7KATU Gaztetxean performance-ak, musika, txupitoak, pintxoak… izango dituzue. Eta, hoberena… babosorik gabeko gunea izango da! Sexismorik gabeko espazioa,
Zergatik Jai Feminista? Juerga desberdin bat botatzeko. Nahi duzuenekin, nahi duzuen moduan eta nahi duzun beste ligatzeko, inolako mozkardoirik izan gabe zure inguruan tabarrada ematen. Musika berritzailea entzuteko: inon jartzen ez dituzten musika-talde feministak entzuteko, musika egiteko beste modu batzuk ezagutzeko. Dantza eta dantza egiteko! Barre pila botatzeko. Jende berri eta anitza ezagutzeko.
Ez galdu hurrengo astean jai feministei buruz argitartuko dugun post-a!