BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Iurretan (Bizkaia) erroldatuta, ikasten edo Iurretako elkarteren batean parte hartzen duten 12 eta 20 urte arteko neskak eta mutilak, Iurretako 2022 Beldur Barik Tokiko Lehiaketara aurkeztu daitezke.
TOKIKO LEHIAKETA SARIAK
Iurretan erroldatuta, ikasten edo Iurretako elkarteren batean parte hartzen dutenek, Lehiaketa Orokorreko sariez gain, Iurretako 2022 Beldur Barik Tokiko Lehiaketako beste hauek izango dituzte:
1. kategoriako saria: Partaide bakoitzak 25€-eko kultur-bonoa izango du Iurreta eta Durangoko dendetan kultur-materialak erosteko.
2. kategoriako saria: Partaide bakoitzak 25€-eko bonoa izango du gosari-bazkari-merienda-afari eder bat dastatzeko Iurretako edozein jatetxe/taberna edo jateko-saltoki (pizzak,…) batetan.
3. kategoriako saria: Partaide bakoitzak 25€-eko bonoa izango du gosari-bazkari-merienda-afari eder bat dastatzeko Iurretako edozein jatetxe/taberna edo jateko-saltoki (pizzak,…) batetan.
TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA
Iurretako 2022 Beldur Barik Tokiko Lehiaketaren epaimahaia hurrengoak osatuko dute:
– Gizarte-Ongizate eta Berdintasuneko Saila
– Iurretako “Anderebide” Emakumeen elkartea
– Auskari Ijorretako neska* gazteak
Ezin da epaimahaiaren erabakien aurka egin. Epaimahaiak hala erabakiz gero, sariak hutsik geratu daitezke.
TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA
Iurretako Udala (Gizarte Ongizate eta Berdintasun Saila)
gizarte-ongizate@iurreta.eus
94 621 53 72