IRUNGO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2016 MARTXAN DAGO!

12-17 urte badituzu eta Irunen erroldatuta bazaude… indarkeria sexistari nola egiten diozun aurre erakusteko momentua heldu da! Zein da zure Beldur Barik Jarrrera?

Nola parte hartu.

Sari orokorraz gain, Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak udalerriko proposamen onena sarituko du, Irunen parte-hartzea bultzatzatu eta sustatzeko. Sari bakarra emango da 1. kategorian (12-17 urte). Irunen erroldatuta dauden eta baldintzak betetzen dituzten gazteek sari orokorrean zein herrikoan har dezakete parte.

Bi sarietarako oinarri orokorretan azaldutako informazio guztia eskaini behar da. Oinarri orokorrak zeintzuk diren ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.

Lanak entregatzeko epea

Herriko lehiaketan parte hartzeko epeak bat egiten du lehiaketa orokorreko egunarekin. Bietan azaroaren 9a izango da (egun hori barne).

Saria

Sari bakarra izango da 1. Kategoriarentzat (12-17 urte bitartekoa): 300 euroko balea, liburu, disko, informatika edota kirol materialarengatik trukatzeko. Horrez gain, diploma bat emango zaie saritutako lanean jardundako pertsonei.

Epaimahaia

Gizarte Ongizateko ordezkaria eta Hezkuntza eta Gazteriako ordezkaria izango dira epaimahaiaren buruak. Bi horiez gain, Gizarte Ongizatea, Hezkuntza eta Gazteria arloko teknikariek eta Berdintasunerako batzordearen ordezkariek osatuko dute epaimahaia.

Epaia

Epaia azaroaren 25eko astean jakinaraziko da, Irungo udaleko webgunearen bidez. Saria eta diplomak aste horretan bertan emango dira, emakumeenganako indarkeriaren aurkako aurtengo kanpainaren barruan. Saribanaketaren eguna, tokia eta ordua epaimahaiaren epaiarekin batera jakinaraziko da. Epaimahaiak Irunen erroldatutako pertsonek aurkeztutako obra guztiak baloratuko ditu, eta saria eman gabe geratu ahal da. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira.

Oinarriak

Oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.

oinarriakirun2016

Informazio gehiago

Esku-hartze komunitarioko zerbitzua
beldurbarik@irun.org
Telf.: 943 50 53 74
Berdintasun Teknikaria
Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Guardar

Guardar

Guardar