Indarkeria sexistarik gabeko esparruak. Identifikatu, eraiki, bizi!

Zure herri edo hiriko jaiak direla eta, libre, eroso, gustora sentitu nahi duzula dantza egiten, dantza egin barik, lagunekin hizketan, ez dituzula nahi komentario matxista, sexista, homofobiko, lesbofobo, transfobo, godofoborik entzun nahi, ez duzula zertan pentsatu behar egin behar duzuna, norbaitek zerbait esango dizuelakoan… Gustora eta libre sentitu nahi duzula zure esparruetan, inolako presiorik edo mugarik gabe, ze demontre!

Beldur Barik Gunetik, hori da lortu nahi duguna. Eta horretarako, esparru libreak nahi ditugu. Hurrengo banderinak edota plastikoak ikusten badituzu, hor duzu Beldur Barik Gunea, hor duzu gustora, egoera parekide batean, presiorik gabe jaiak bizitzeko gunea edo tartea!
banderines BB Guneacinta BB Gunea
Asko dira jaietan eraso sexistak ekiditzeko edo aurre egiteko egiten diren kanpainak.

Iruñea
Iruñea
Bilbao
Bilbao
Bilbao
Bilbao
Donostia
Donostia
Vitoria-Gasteiz
Vitoria-Gasteiz

Baina indarkeri horrelako gertakariak ez dira bakarrik jaietan gertatzen. Egunerokotasunean ere indakeria sexistari aurre egin behar diogu. Gure Gaztetxetan, gure kaleetan, gure lokaletan, gure esparruetan, gure musika kontzertuetan, gure taldeetan… suposatzen delako esparru seguruak direla, baina askotan ez da hori gertatzen, eta modu ozen eta tinko batean ere egin behar diegu aurre horrelako portaerei!

Gaztetxeetan….

Hona hemen beste esparru batzuetan aurrera atera diren zenbait ekimen:

Askatutako espazioetako taldeetan…

Leku alternatiboetan… Hemen duzue Patio Maravillas aurrera ateratako ekimena indarkeria sexistari aurre egiteko.

Musika kontzertuetan… Sisterhood, bere hitzetan, “izen bereko fanzine bat egiteaz gain, kontzertuak, festak eta iraultzak” egiten ditu. Eta kontzertuetan garatzeko, dekalogo feminista bat egin du, indarkeria sexistarik gabeko espazioak sustatzeko intentzioarekin.

Indarkeria sexistari aurre egitea ez delako egun bateko, edo aste bateko gauza…. Indarkeria sexistarik gabeko bizitzen alde!!!

Datorren post-ean ligoteo sanoaz hitzegingo dugu… Zer da zuentzako ligoteo sanoa? Nola egin?