Indarkeria sexistaren aurkako bideo lantegia Vitoria-Gasteizen

tailerra-vg

Lantegi hau aurtengo ideia gazteen Haziak lehiaketan aukeratua izan zen. Mutil talde batek ekimen hau bultzatu du bortizkeri sexistaren inguruan hausnartu eta bestelako harreman batzuk aldarrikatzeko asmoz. Gazte hauek euren adineko beste batzuk, 12 eta 18 urte bitartekoak, lantegi honetan parte hartzera gonbidatzen dituzte bideo-sormeneko lantegian film labur bat egiteko urrats guztiak ikasteko helburuarekin: gidoia sortu, filmatu eta editatu. Denen artean egindako lana Beldur Barik lehiaketara aurkeztuko da.

Parte hartu lantegian!

  • Formatzailea: Helena González Estévez.
  • Tokia: Landazuriko kiroldegia, 1. aretoa
  • Egunak: Urriak 14, 21, 28 eta 29 (ostiralak eta larunbata).
  • Ordutegia: ostiraletan 18:00-21:00, larunbatean 10:00-13:00.
  • Prezioa: 5 euro , 3 euro udal instalazioetako bazkideentzat.
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Izena ematea (2016ko urriaren 13ra arte): OMIJen, 010 telefonoan, gizarte etxetan eta web orrian.

Animatu eta guztion artean gure Beldur Barik Jarrera zein den zabalduko dugu!

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar