«Hainbat dira gure egunerokoan gertatzen diren eraso sexistak, batzuk modu nabarian gertatzen dira, eta beste batzuk ia oharkabean pasatzen zaizkigu. Izan ere, askotan uste izaten dugu eraso edo indarkeria sexista soilik dela komunikabideetan azaltzen dituzten kasuak: bikote harremanetan ematen den indarkeria fisikoa. Baina kasu horiek izebergaren punta dira. Gure egunerokoan kultura matxistak emakumeengan ortzen dituen hainbat eta hainbat egoera bizitzen ditugu, ezberdintasun eta indarkeria egoera.  Zer da kultura matxista? Gizon izateko modu bati ematea pribilegioak, batez ere, emakumeen desbalorizazioan oinarrituta, hauengan desabantailak eraginda. Eta botere desoreka hori bermatzeko gure kulturak hainbat ideia, sinismen eta  balore igortzen ditu emakumeen desbalorizazioa bultzatzen dutenak.»