Azaroaren 28an Amurrioko kaleak indarkeria sexistaren kontrako aldarrikapenez, ikasteko gogoz, eztabaidetaz, pentsamenduetaz, erreakzio eta erantzun bilaketez bete genituen. Amurrio Beldur Barik Jarreraz bete genituen. Nola? Beldur Barik Topaketa 2015 han izan zelako.
Baina… zer da Topaketa hau? Zer egiten da bertan? Beldur Barik Topaketa esperientziak trukatzeko, berdintasuna eta indarkeria sexista aurkako hitzaldietan, tailerretan eta proposamen artistikoetan parte-hartzeko gunea da. Ez soilik hau. Lehiaketako parte-hartzaileen lana areago zabaltzeko eta agerian jartzeko plataforma da ere, indarkeria sexistaren aurrean gure erantzunak, alegia. Azken finean, Topaketa gune egokia da emakume askok hainbat jardun-arlo eta esparruetan egiten edo bultzatzen duten lana (maiz ikusten ez dena) balioesteko.
Behin badakigula zer den BB Topaketa… Zer deritzozue nola joan zen kontatzen badizuegu?
Yumiko, Yomoko eta Sokolé-re danborren eman ziguten ongietorria #BBTopaketa2015 ra. Bañuetako kiroldegia Amurriotik, Aiaraldetik… eta baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik zetozten gaztez bete genuen.
Harrearen ostean antolatutako tailer desberdinetara joan ginen: Gorputzak astindu, GenitARTE, Autodefentsa Feminista, Perkusioaren boterea, “Clown desahalduntzailea mutilentzat. Galtzen ikasi”, “Heroi edo maltzur? Eman buelta pelikulari!”, Feminista Aktiarte eta Sexismoa Whatsapp-en. Indarkeria sexista identifikatu eta aurre egin, horrelako egoeretan konplize ez izan, gure maskunilitateak kuestionatu, gure ahotsa entzuna izateko mila modu eta aukera ezagutu, gure aluei buruz naturaltasunez hitzegin, perkusioaren bitartez ahaldundu, gure gorputzak mimatu… horrelakoak baino gehiago gertatu ziren Amurrion Azaoaren 28 horretan, baina hoienk tailerrak gauzatu ziren pareten artean gelditzen dira…
Hona hemen Topaketa egunaren lehenengo partearen bideotxo bat:
Eta baita tailerrei buruzko pare bat link: 1. go partea eta 2. partea.
Tailerren ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko tartea izan genuen kalejira batean. Bertan gurea egin genuen KALEAK, GAUAK, GUREAK DIRA! leloa.
Eta Beldur BArik Jarrera agertuz eta zabalduz, Amurrioko Antzokira heldu ginen. Bertan Yumiko eta Yomoko zai genituen lan sarituak ezagutzeko. Gogoratu nahi?
Lehenengo Aiaraldeko Lehiaketako irabazleak ezagutu genituen:
1.go kategoriako lan saritua… Amurriotik datorren MOZTU DITZAGUN bideoarentzat!
1.go kategoriako aipamen berezia… Amurrioko ARNASA lanarentzat!
2. kategoriako lan saritua… EDERRA ZARA, Amurriotik.
2. kategoriako aipamen berezia Amurriotik datorren JOKOTIK ERREALITATERA lanarentzat.
Epaimahaiak bi aipamen berezi egin nahi izan zituen… CONTRA LA VIOLENCIA (Respaldiza) eta ARITU EDALONTZIA BETE BAINO LEHEN (Orduña).
Aiaraldeko Lehiaketaren Sariekin bukatu ondoren, Sari nagusiei ekin genion.
And the Beldur Barik saria goes to…
1.go kategoriako saria Golden Makarras taldearen YO SOY.
1.go kategoriako Aipamen berezia: HAU EZ DA BAKARRIK JOLAS BAT.
2. kategoriako saria: Leire Bereikuaren 40 GOLPE.
2. kategoriako aipamen berezia… YO SOY PRECIOSA.
Eta… SIN TI SOY YO.
Ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria goes to… SIN MEDIAS LARANJAS.
Eta Herri Saria HANKAK LURRERA bideoaren egileentzat.
Horrela eman genion amaiera Beldur Barik Topaketa 2015ari. 2016ko edizioa hasteko gutxiago falta dela pentsamenduarekin… eta gainean dugu! Indarkeria sexistaren aurre egiteko grin hoiek nora eramango gaituzte oraingoan? Adi! Berriak bait datos! 3…2…1… Goazen BB Topaketa 2016a prestatzera!