Herri bozka. Nola egin?

Amaitu da bideoak jasotzeko epea eta orain, Beldur Barikeko lantaldea buru belarri ibili da lanean zuen lan guztiak ikusten! Asteburu honetan, azaroaren 13 eta 14ean, publikoaren saria norentzat izango den erabakiko dugu herri bozka baten bidez.

Onartutako lan guztiak webgunera igota daude.

BIDEO GUZTIAK HEMEN

Herri Bozketa azaroak 13 eta 14an zehar izango da, larunbata eta igandean. Aurreko urteetan bezala izango da bozketa.

 

Nori bozkatu?

Lehiaketara aurkeztu diren, eta oinarri guztiak bete dituzten, bideo guztiek hartzen dute parte lehiaketan. Beraz, herri bozkan bideo guztiek hauek bozkatu daitezke.

 

Nola?

Herri bozkan parte hartzeko beldurbarik.eus atarian sartu behar duzue. Bertan egonda, pausu hauek jarraitu behar dituzue:
– Lehiaketa
– 2021
– Lanak
– Zure lana aurkitu (kategoria edo herriekin filtratu daiteke bilaketa edo bilatzailean zure lanaren izena jarri)
– Izenburuan klik eman
– Bozkatu

 

Saria

Parte hartu duzuen guztien artean bozka gehien lortzen duen lanak eramango du saria. Guztien artean boska gehien jasotzen dituenak eramango du Parte-hartze saria: 300€-ko saria!

Zorte on denei!