HAMAIKA ESATERA GOAZ

“Izendatua ez dena, ez da”. Askotan ekarri dugu esaldi hau gure web gunera, gure ahotara, gure lagunen arteko solasaldietara. Garrantzi haundia du erreferenteak izatea. Gure bizitzetan, gure egunerokotasunean, gure ihardueretan, gure ikasketetan, gure ekintzetan. Eta bat esan nezake, baina mila esatera goaz. Hamaika baitira historian zehar lan egin duten emakumeak, bizitzaren esparru guztietan. Baina ez dira ezagunak, askotan ez ditugu gure testu liburuetan, gure ikasketetan. Horregatik, gaurko honetan, proposamen eder honekin gatoz.

Proiektu hau Valentziako l’IES Càrcer Bigarren Hezkuntzako Eskolatik dator. Bertan, Laura Capsir, musika eta generoan espezializatutako irakasleak, bertako ikasleekin batera bideoklip eder hau sortu dute.

https://youtu.be/1vFpF4c2GCg

Bideoklip honen helburua, imajinario kolektiboa emakume erreferenteekin betetzea izan da. Hau ez bada Beldur Barik Jarrera… ze demontre izango da!  Zorionak egileei, parte hartu duzuen guztioi! Goazen gure bizitza emakumeen erreferenteekin ere betetzera! Nesken ikusgarritasuna beharrezkoa delako. Bat esan dezaket, baina goazen mila esatera!

Beldur Barik Lehiaketa 2017 gertu dugu! Horrelako lan bat egitera animatzera ere gonbidatu nahi zaituztegu! Emakumezko erreferenteak ikusgarri bihurtzera! Zuen erreferenteak ere proposatzera!

Matxismoaren aurka ekiten duten emakume-gizonak proposatzera.