‘GENERO-INDARKERIAREN EPAILEAREN ERREALITATEA» HITZALDIA EIBARREN!

Kartela
Eibarko Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak, azaroaren 25eko programazioarekin bukatzeko, genero-indarkeriari buruzko hitzaldi interesgarri bat antolatu du: «Genero-indarkeriaren epailearen errealitatea».
Abenduaren 14an, gaur, arratsaldeko 17:00etan, Portaleko Areto Nagusian izango da. Hizlaria Patricia Verdes izango da, generoan aditua den abokatua.
Hitzaldia irekia eta doakoa izango da. Izen-ematerik ez da beharrezkoa, gerturatzearekin nahikoa izango da.