GAUR ARRATSALDEAN BELDUR BARIK TOPAKETA URIBE KOSTAN (URDULIZ)!

Iraila.. hain gertu eta hain urruti aldi berean… Irailaren 9an Berangoko UK Skatepark-era gure patinetarekin abiatu ginen Beldur Barik Lehiaketa 2016ari hasiera emateko. Beldur Barik Jarreraz bete genuen lekua. Maldan gora, maldan behera. Patinatzeko gai ginela erakutsiz, eta ondo gainera! Bale, baten batek hartu zuen kolpetxoren bat, baina horrelakoak izaten dira gauzak, eta jausteari beldurra kendu genion. Zelako ahalduntzailea izan zen patinetearen gainean mantentzea! Eta pare bat hilabete ondoren, hementxe gaude, gure web gunean 341 lan berriekin, zuek aurkeztutako 341 lanekin!

Hilabete hauetan pentsatu, hausnartu, eztabaidatu, dantzatu, gozatu… egin dugu! Gure Beldur Barik Jarrera eraikiz, moldatuz, birpentsatuz… joan gara. Eta gaur, Azaroak 26, egindako lan guztien ondoren, Urdulizen (Uribe Kosta) ehundaka gazte bilduko gara! Nola heldu? Hementxe duzue Urdulizeko Kultur Etxera ailegatzeko Argibideak! Sakatu hemen.

Oraindik ez dakizutela ze tailerrean parte hartu? Hementxe duzue tailerren inguruko informazio guztia! Lehenengo parte batean eta bigarren parte batean!

Hona hemen programa!!!

topaketa-programacion-2016

 

 


Jarrai gaitzazu sare sozialetatik! Bila gaitzazu Facebook, Twitter eta Instagram-en!!! Gure hashtag-ak hurrengoak izango dira: #BBTopaketa2016 #BBSariak #BBLehiaketa2016

Mila esker parte hartu duzuten guztiei! Zorionak lan bikaina egin duzutelako! Jarraitu gurekin batera zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!


Guardar

Guardar