FOREVER IN LOVE, LOVE, TO LOVE, WITH LOVE…

Hilabete erdia eman dugu iadanik maitasun erromantikoen mitoei buruz hizketan, eta oraingo honetan, beste batekin gatoz: maitasuna exklusibitatea eta jabetza da. Bai lagunok, maitasun erromantikoa betiko izango den maitasuna izango da, bestela ez da maitasun erromantikoa, edo benetazko maitasuna, esango dute hortik. Jeloskorrak izan behar gara gure harremanean, bestela ez da benetako maitasuna izango. Maite banau, ezin ditu gustoko izan beste pertsona batzuk… eta betirako izango da gure maitasuna! Eta maitasun heterosexuala benetazko maitasuna dela ere esango digute… kar kar kar! Maitasun gay edo lesbikoetan mito erromantikoetan eroriko ez bagina bezala… (gogoratzen Andrea Momoitok duela urte batzuk idatzitako artikulu hau? Berriro irakurri nahi baduzue, hemen klik egin).

Imajinatu, egun guztiak, elkar ezagutzen duzunetik pertsona bat, desio berdina izan behar duzula. Eta elkar oheratzeko gogoak beti hor daudela, eta pasioaren suaren indarra beti mantentzen dela, itzali gabe. Bai zera! Egunak izango ditugu, eta desioa beti ez da berdina izango, eta horrek ez du esan nahi gutxiago maite duzunik pertsona bat. Lagunekin ere egon nahi badut, ez da ere gutxiago maite zaitudala. Maitasunaren izenean asko dira esaten direnak… ikusiko dugu beste post batzuetan hobeto. Jarraitu dezagun gure mitoekin. Mitoak ezagutu deuseztatzeko, hori da ideia! Baina arnasa hartzeko, eta desioaren ikuspuntu bat ikusteko, iadanik ezagutuko duzuen bideo bat. Adi tipoak esaten duena whatsapp-eko ikonoei buruz!

Bazen aspaldi telesail bat, eta telesailari hasiera ematen zion abestiak “mi vida eres tu, y solamente tú” zioen. Denbora pasatu den arren, abesti askotan mito honi buruz hitzegiten da. Eta bakarrik abestea izango balitz… Askotan, maitasunaren izenean, gu garena, galtzen dugu. Hau da, maitasuna ulertzea norberaren “esentzia”ren galera bezala, momento horretan, garrantzitsuena beste pertsona horrekin osatzen duzuna delako. Ni izateari, interes pertsonalak izateari, hobby batzuk izateari, iragan bat izaterari… guzti honi uzten diot beste pertsona eta ni izateko. Zer deritzozue honi buruz? Imajinatu lagunak, senideak, taldekideak, pertsona guzti hoiekin dituzun harremanak alde batera utzi, zaintzeari utzi.. Bakoitzaren esparruak, gustuak, hobbyak errespetatu eta ezagutu behar dira.

sin-ti-soy-yo

Maitasun erromantikoa, betiko maitasuna da. Txikitako ipuinetan “y vivieron felices y comieron perdices” deritzoguna. Neska izanda ezin zara zer desio duzun hortik bueltaka bilatzen aritu behar, El Arrebato-k esaten duen bezala “búscate un hombre que te quiera, que te tenga llenita la nevera”. Mutil edota neska desberdinekin ligatzea tarte batean ondo dago… baina maitasun erromantikoa, maitasun biribila, asetzen zaituen maitasuna pertsona bakarrarekin izango da, eta ligatzeko bide hori helburu bakarra izango du, benetan maite zaituen, benetan maite duzun pertsona aurkitzea… Laranja erdia! Eta mutila bazara, ba beno, horrela da lagunok kontatu digutena, zuk lasaitu, ondo pasa eta gero gerokoak, baina amodioa bilatu gabe. Maitasun erromantikoak ere bereak egin ditu mutilen paperan, nork jarri nahi du printze urdinaren jantzia?

princesas

Pasa den urtean honela genion, eta berdin pentsatzen jarraitzen dugu!

Bikotea izateari sekulako garrantzia ematen diogu. Ematen du bikoterik gabe hutsaren hurrengoa zarela, porrot egin duzula bizitzan. Izan ere, bikotea omen da gehien maite izango zaituena, gehien zainduko zaituena, hobetoen ezagutuko gaituenak.
Ados zaudete? Pertsona bakar batek emango digu behar dugun guztia? Bestelako harremanek eta gure bizitzako proiektuek edota aspektuek ez gaituzte asetzen? Gure lagunek, txikitatik gurekin dauden pertsona guztiek ez al gaituzte ondo ezagutzen ala, ez dira gutaz arduratzen?
Maitasuna ulertzeko oso modu zurruna eta exigentea da. Exklusibitatean oinarritzen da. Hau da, eskatzen da pertsona bakar batekin garatzea gure afektibitatea eta sexualitatea. Eskatzen dugu, gainera, guztiaren gainetik jartzea, bai lagun-harremanen gainetik, bai norberaren espazioaren gainetik. Eskatzen da guztia ematea, sakrifikatzea eta, ondorioz, gure bikotea den pertsona hori  jabetza bezala ikusten bukatzen dugu. Uste izaten dugu bikotearen izenean, edozer gauza egiteko eta eskatzeko eskubidea dugula: gurekin egoteko momentu oro, maitasuna erakusteko (maitasun probak)…  Eta azkenean kontrolean eta neurri gabeko eskakizunetan oinarritutako harremanetan bilakatzen dira, non zeloak diren maitasunaren adierazle garrantzitsuenak.

Eta gustokoa dugun gai batera heldu gara… zeloak, jeloskortasuna… baina guzti honi buruz hurrengo post-ean hitzegingo dugu… Zer deritzozue orain arte hitzegin dugunari buruz?

Ostegunerarte… Puro Luego-ren Moñerias kanta utzi nahi dizuegu! ¡¡¡Si tu no fueras tan tan tú, y yo no fuera tan tan yo!!!!