FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (V)

Zergaitik mutilek ezin dute parte hartu nesken taldeetan?

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea bada feminismoaren xedea… zergaitik mutilek ezin dute parte hartu hainbat nesken taldetan, edo ihardunaldi, edo festetan?

Beti sortzen den eztabaida izan ohi da zein den mutilen papera feminismoan. Nola borrokatu dezaketen sistema heteropatriarkalaren aurka… ezberdintasunen sortzailea bera baita ta ez mutilak? Eta sistema berak ere beraiek zapaltzen bait ditu?

meme patriarcado-hombres-machismo

Zein da mutilen papera matxismoaren desagerpenean?

Gai honen inguruan galdetuta, jakin badakigu zer erantzun, matematikako ariketan zer erantzun dakigun bezalaxe. Eraso sexistaren bat dagoenean, segituan salatuko dugu. Inork galdetzen badigu, inolako zalantza izpirik gabe baieztatuko dugu berdintasunaren alde gaudela. Gure eguneroko jarrerak edota egoerak aztertzen hasten garenean, ordea, hor agertzen zaizkigu erresistentziak.

Zeren eta goazen zintzoak izatera. Ez dugu izan nahi pringatu batzuk eta horiek dira, hain zuzen ere, “mutil” bezala portatzen ez direnak: futbolean aritzen ez direnak, gorputz indartsua ez dutenak, graziarik egiten ez dutenak, alkohola edaten ez dutenak, erretzen ez dutenak, drogak kontsumitzen ez dituztenak, beraien sexualitateaz “fardatzen” ez dutenak… Ez dira mutil-mutilak eta horrela portatzen direnak gutxiagotzat hartzen ditugu. Beraiekin sartzen gara gure lekua egiteko eskolan, institutuan edo lokalean: iseka egiten diegu, barre egiten diegu guztien aurrean, bultza egiten diegu, baita jo ere.

Eguneroko jarrera, izateko eta harremantzeko modu horiekin beste guztien gainetik jartzen gara. Besteen zapalketa gauza txiki horietatik hasten da. Berdintasuna nahi badugu, besteen zapalketan oinarritutako mutil izateko modu hori jarri behar dugu kolokan: nire jokaerak norbaiten eskubideak mugatzen ditu?; nire bizitza eta pribilegioak izateko, beste batzuenak urratzen al ditut?; zein puntutaraino dago baldintzaturik nire izaera, mutil bezala, nigandik espero diren eskakizun horiengatik guztiengatik?

neska-mutila

Topiko gehiago komentatu nahi? Baten bat fijo bidean utzi dugula… horrela bada, esaiguzu! Ezjakintasunak preso egiten gaitu! Irakurri, eztabaidatu eta eraiki gaiarekiko zure ikuspegi propioa! Maiatza amaitzear da, hurrengo hilabetean Ekainaren 28a, Transmaribollo Nazioarteko Eguna ospatuko da, beraz, sexu eta identitate aniztasunaren inguruan hitzegingo dugu. Ez galdu hurrengo postak!!!!