FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (I)

Zer dakigu feminismoataz? Zein iritzi dugu bere inguruan? Zertaz dijoan jakin gabe ere, ia guztiok dugu gai honen inguruko iritziren bat, aurreiritziren bat hobeto esanda. Askotan besteek kutsatutako ideiak dira, beste batzuetan ezjakintasunetik eraikitakoak. Aste honetan zehar ohikoak ezagutuko ditugu. Hona hemen lehenengoa:

  1. Feminismoa da matxismoa dena baina alderantziz.

Matxismoa da emakumeen desbalorizazioan eta zapalketan oinarritzen den kultura eredu eta gizarte antolaketa. Gizonen, gizon izateko eredu baten, abantailak eta boterea bilatzen ditu, bidegabeko egoerak sortuz emakumeengan.

Feminismoa, ordea, gizarte mugimendu bat da, zeinaren helburu nagusia den bidegabekeriarik gabeko jendarte eredua lortzea. Feminismoak borrokatzen du matxismoaren aurka emakumeengan bereizkeria egoerak sortzen dituelako. Horretarako, gizarte-kritika eta kuestionamendua sustatzen du, eta jendarte eredu berri baterako harremanak, izaerak eta antolamenduak proposatzen ditu.

 

post-136-feminismo-vs-machismo1