«Ez zaitut askatuko» #beldurbarik

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

 

Egilea: Nuria Cortada Ibañez

Kategoria: 1 (12-17 urte)

Herria: Muskiz

 

Irribarrez gogoratzen duzu elkar ezagutu zenuten  eguna, manifestazio batean zeundeten eta polizien pelotazoak leku guztietatik entzuten ziren, beldurtuta zeunden. Baina bat-batean  bera hurbildu zitzaizun “ Lasai egon, ez izan beldurrik zurekin nago, ez zaitut askatuko” esan zizun. Barre ziniko bat ateratzen zaizu.

Une horretan esaldi hori, munduko esaldi ederrena bilakatu zen zuretzat, zainduko zintuen norbait zeneukan alboan, zer gehiago nahi zenuen?

Nola aldatzen diren gauzak, nola aldatzen diren ikuspuntuak, orain norbaitek hori esango balizu azkar eta haserre erantzungo zenuke “ez nau inork zaindu behar”. Nola aldatzen diren gauzak, orain ez zara polizien pelotazoen beldur, orain zure salbatzailearen beldur zara.

Esaldia behin eta berriz agertzen da zure buruan, “ lasai egon, ez izan beldurrik zurekin nago, ez zaitut askatu”  “beldurra daukat nirekin zaudelako” pentsatzen duzu  dardarka, “beldurra daukat ez nauzulako askatuko”. Orain ere “lasai egon” esaten dizu eta “ barkatu, sentitzen dut, ez dut berriz egingo, nik ez nuen nahi, ez zaitez nigandik urrundu…” hitz horiek zentzua galdu dute jada. “ Lasai egon” esaten dizu “ez dizut minik egingo” hitz horiek berak ere mina egiten dizute. Beste batzuetan “ nik maite zaitut” esaten dizu “horregatik haserretzen naiz zure lagunekin geratzen zarenean, zaindu nahi zaitudalako” une horietan amorruz beteta buelta emango zenuke eta “ Ni ez nau inork zaindu behar” oihukatuko zenioke, baina nekatuta zaude, besoak nekatuta dauzkazu atea zabaldu eta ihes egiteko, ahoa nekatuta daukazu hitz horiek ahoskatzeko, bihotza nekatuta daukazu beste baten bila hasteko.

Eguna eguzkitsua da bera ez dagoenean, baina gau iluna heltzen da bera atetik sartu orduko, eta izarrek didir txikia egiten dute, baina urrunegi daude, urrunegi  ikusten duzu ihes egiteko aukera,  urrunegi ikusten duzu norbaitek zu maitatzeko aukera, “  Nork maiteko zaitu ni ez banaiz” esaten dizu, hainbestetan  entzun duzu jada, sinetsi egin duzula. Sinetsi egin duzu, inork ez zaituela maiteko, sinetsi egin duzu ez duzula ezer balio … Baina nik badakit ederra zarela, zu ez ezagutu arren. Badakit gauetan negar egiten duzula, nor zaren ez dakidan arren.  Ez dakit irribarre perfektua daukazun edo hortzak bata bestearen gainean dauzkazun, baina badakit norbait maitemintzeko moduko irribarrea daukazula. Ez dakit begi, urdin, berde, edo marroiak dituzun, ez dakit txikia edo handia zaren, baina badakit, badagoela norbait zure begiak, zure  ahoa … maiteko  dituena . Zu maite zaituena.  Eta zure hamaika doiak gogoratuko dizkizuna, zeure burua gehiago maite dezazun. Nik ez zaitut ezagutzen, baina ba al zenekin oso polita zarela?