ZURE GORPUTZA MAITATZEA, IRAULTZAILEA DA!

Adjektibo gehiago erantsi ditzazkegu ahalduntzailea, garatzailea… Baina zergaitik diogu iraultzailea dela? Gure gorputzetan ezarritako arauak onartzen ez ditugulako, saltzen eta irakasten diguten edertasun eredu hoietan ez dugulako sinisten, Beldur Barik jarrera duzula, azken finean! Zure gorputza eta besteen gorputza modu eraldatzaile batekin bizi dituzula!

11259175_711242792355290_3481594014335537326_n

Legalak izan zuen erantzunetan… Zenbat alditan, uda pasata, hasi zarete dieta bat egiten, edota gimnasioara apuntatu zarete? Edo zuen buruei gutxiago jan edo kaña gutxiago edateko promesa egin duzue? Lasaitasuna ekarriko dugu zuen buruetara… ez zarete munduan bakarrak horrelakorik pentsatzen dutenak. Bapatean “galdutako” itxura berreskuratzea gizarteko larritasun bat bilakatzen da gure ingurura begiratzen badugu: uda ondorengo dietak aurkezten dituzten aldizkariak, gimnasio liluragarriak, edota inoiz izan ez genuen baina horren bila gabiltzan gorputza berreraikitzen dituzten klinikak. Lodia egotea, kasu honetan, ezarritako edertasun ereduaren arau-hauste ikaragarria bilakatzen da… gutariko askok identifikatuta ikusiko dugu gure burua dietaren bat probatu dugulako… eta hona hemen sekretu bat… eskatzen eta inposatzen diguten edertasun eredua ez dut, ez duzu, ez dugu inoiz lortuko… existitzen ez baita! Beti egongo da zerbait edertasun eredu horretara heltzen galerazten digutena… Beraz… guk eraikitako zerbait ez den heinean… zergaitik jarraitu? Zergaitik ez maitatu gure gorputza den bezalakoa? Lodia bada, gure estria eta mitxelinekin, argala bada gure argaltasunarekin, aniztasun funtzional bat badut, aniztasun horrek eman ditzazkeen ahalmenak gaintzat harturik, ezinezkoak baino…

11100061_730309380448631_2021016074917566269_n

Baina loditasunez hitzegiten genuen… Argaltasuna (eta ez goaz gu orain guztiok lodiak izan behar garenik esatera, ondo ulertu asuntua…) zoriontasuna, arrakasta, ongizateakin zerikusia duten mezuekin saltzen digute. Pentsatu edozein pelikuletan: pelikulan lodia den pertsonai bat agertzen bada ziurrenik barregarria izango da bere pertsonaia, eta bere horretan geldituko da…

10930077_634151813397722_6198729644068058290_n

Hona hemen Sara Monederok egindako “Gordofobia” kortoa. Bertan azaltzen digu nola loditasunak lotsagarritasunaren lenguaia du bere baitan. “Kortoa egin nuen indarrean zeunden edertasun ereduetatik ihes egiteko, jasan nahi eta ahal nuena baino harago mintzen nindutenak. Beti jakin izan dut gorputza gorrotatzea ez dela aukera bat, baina batzutan oso zaila da, hain indartsu izan behar duzu.. horregaitik arazoa hausnartu eta ikusi nuen nire gorputzarekiko sentitzen nuen guzti hura lotsa zela”.

Lotsa… norbaitek edo zerbaitek ezarri dituen edertasun ereduak ez ditudalako betetzen… leloak dioen bezala… zure edertasun ereduekin…  joan zaitez pikutara!

Bi pertsona aurkeztu nahi dizkizuegu. Alde batetik, Beth Ditto, Gossip taldearen abeslaria. Sekulako indarra duen emakumea, bere burua “Lodia, lesbiana eta feminista” bezala aurkezten duena. Ez da lehenengo aldia hemen, gure artean dugunik… eta ez da azkena ere izango!

Eta hurrengo post batean luzeago hitzegingo dugun pertsonai bat aurkeztu nahi dizuegu: Rae Earl. Ikusi al duzue My fat mad diary telesaila? Oso ona! Erabat gomendagarria! Datorren astean honen inguruko post bat egin nahi dugu.

11933449_774379486041620_3523588544055449531_n

Nola bizi dituzue zuek zuen gorputzak? Gogoratu! Zuen gorputzak presiorik gabe bizi, indarrean dauden edertasun ereduei jaramonik ez! Beldur BArik Jarrera zure gorputzean sartu, zabaldu!