«Zuei esker» #beldurbarik

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

Egilea: Ane Calzada

Kategoria: 1. (12-17 urte)

Herria: Legazpi

ZUEI ESKER.

Ondo gogoratzen dut 2001.eko martxo hartan, nola iritsi ginen haraino.Etxe berrian geunden, gure gauza guztiak kaxetan sarturik.Hain polita zirudien dena, hainbeste maite genuen elkar, ezer ezin zela ezer gaizki atera.Handik lau urte eta pikora, izan zen lehen aldia. Guraso izan behar genuen, eta nik ez nuen nire irakasle lana utzi nahi,baina zuk ez zenuen ulertzen. Zer uste zenuen?, ikasketak egin, lanpostua aurkitu, eta dena utzi behar nuela?

Etxeko sukaldean geunden, eta nik afaria prestatzen nuen bitartean hasi ginen hizketan.Hitzak, oihuak bihurtu ziren, eta geroago, mesprezuak.Inoiz ez dut ahaztuko nola esan zenituen hitz horiek ,”nik esaten dudana egingo dugu,eta kito”. Oheratu nintzenean hasi nintzen pentsatzen.Azken finean, ez ziren hitz hain larriak, eta ahaztea erabaki nuen.
Hilabete beranduago, bigarren liskarra iritsi zen, eta hartan zaplazteko bat eman zenidan.Komunera joan nintzen, egoera horretaz ihes egiteko asmoarekin.Gau hartan, ez nuen lorik egin, zerbait egin behar nuela bainekien.

Asteburu horretan, beti bezala, lagunekin gelditu nintzen kafetxo bat hartzeko.Ez nuen gogo handirik egia esan, baina etxetik irteteko beharra nuen.Taberna batean eseri ginen, eta hamar minutu beranduago, Olatz iritsi zen, beti bezala, berandu.Han, pentsatu nuen lehen aldiz Olatzi gertatutakoa kontatzea.Azken finean, Olatz betiko laguna nuen,eta berak bizia zuen jada antzeko egoera bat lankide batekin.Baina azkenean, arratsaldea pasa zen eta ez nuen berarekin hitz egiteko unea aurkitu.

Etxera bueltatu, eta berriro, liskarra, eta zaplaztekoa,errutina bihurtzen hasiak ziren. Baina , gero ez ziren bakarrik zaplaztekoak, edonon jotzen zenidan. Ni emakumeenganako biolentziaren aurka egona nintzen beti, eta gainera emakume indartsua nintzen, egoerari horiei aurre egiten dionetakoa.Gurea, ezberdina zela pentsatzen nuen hasieran, zuk maite zenidala.

Egunak pasa, eta asteburua zen berriro ere.Olatz ni etxera kotxean hurbiltzeko eskaini zen, eta nik baietz esan nion.Kotxean geundela,negarrez hasi nintzen, etxera iritsi eta zer gertatuko ote zen beldurrez.Olatzek lasaitzeko esan, eta bere etxera eraman ninduen.Bere etxeko sofan eseri ginen biak, eta nik dena kontatu nion. Horregatik, bere etxean egin nuen lo.Hurrengo egunean mugikorrera deika ari zinela jabetu nintzen,eta zure deia erantzun nuen. Zu beldur zinen,Olatzi zerbait kontatu ezkero berak zu salatuko ote zintuen beldur.

Goiz hartan joan ginen Olatz eta biok zu salatzera.Ez dut gezurrik esango, beldurra neukan. Baina egindakoagatik ordaindu behar zenuen.Astea Olatzen etxean pasa nuen, eta lagunekin elkartu ginen berriro ere.Denei kontatzeko ausardia izan nuen.Eta segituan sentitu nuen zenbat maite zidaten lagunek. Nigatik kezkatu ziren, besarkatu, eta izugarri lagundu zidaten.Eta laguntzeko asmoarekin esan zidaten, zuk jotzen ba ninduzun, ez ninduzula maite.Egia zen , gainera nik sobran nekien hori.

Atzo, larunbata zenez neskekin geratu nintzen. Tabernan bideo-klip bat ikusi genuen.Emakumearen kontrako indarkeriaren kanpaina batekoa.Eta zorionez, niri gertatutakoa bakarrik oroimen bat da.Horregatik, eskertu nien lagunei beren laguntza.Beraiek lagundu zidaten zulo beltz hartatik ateratzen,ezeren truke.Eta hala esan nien:
-Zuei esker, gaur hemen nago, irribarre batekin, zoriontsu.Eta hau ez nuke ezerengatik ere aldatuko. Milesker, benetan.
Gaur 201ko azaroan, badira sei urte ez zaitudala ikusi.Salatu zintudanean herritik joan zinela besterik ez dakit. Orain, etxeko sofan nago eserita, Xabik afaria prestatzen duen bitartean.Elkarrekin gaudenetik, ulertzen nauela sentitzen dut.Txandak egiten ditugu etxeko lanak banatzeko, eta seme-alabak elkarren artean zaintzeko.Baina are garrantzitsuagoa den gauza bat dago gure artean:errespetua.

Orri hauek idatzi ditut, ez dizkizut zuri bidaliko, ezta lagunei erakutsiko ere.Nire istorioa beste pertsona batzuk laguntzeko erabili nahi dut.. Bai, ondo idatzi dut, pertsonak, emakumeak eta gizonak.Azken finean, pertsonak garelako, klasifikaziorik gabe.