ZERI BURUZKO BIDEOA EGIN?

Pasa den astean bideoak Youtube eta Vimeo plataformetara nola igo azaldu  genizuen. Ostiral honetan landu ditzazkezuen gaien inguruan hitzegingo dugu… Zer iruditzen zaizue?

Badira urteak hilabetero lan ezberdin bati buruzko post-ak egiten ditugula . Hona hemen landutako gaiak:

Feminismoari buruz hitzegin dugu… bere topikoei buruz, feminismo ezberdinetaz ere… Topiko hoiekin apurtzeko, zure lana bideo batean grabatu!

Hona hemen landutako gai guztiak!

http://beldurbarik.org/category/feminismoa

Aniztasunari buruz ere hitzegin dugu. Gorputz, sexu aniztasuna izan genituen mintzagai eta eztabaidagai ekainean. Aniztasun funtzionala, binarismoari, transexualitatea, translesbohomofobiari buruz ere hitzegin genuen… Heteroaraua apurtzen jarraitzen dugu gure Beldur Barik jarrera agertuz!

Hona hemen pasa den urtean transexualitateari buruzko lan bat.

Indarkeria sexistari buruz hitzegin nahi baduzu/baduzue… gai asko eskaini genizkizuen uztailean: ligoteo sanoari buruko dekalogoa berriro gogoratu genuen, mutilen papera indarkeria sexistaren aurrean azpimarratu genuen, autodefentsa feminista aldarrikatu genuen, mikromatxismoei buruz ere hitzegin genuen… Ematen diren mikromatxismoak gogoratzen? Honen aurrean nola erantzun?

Beldur Barik Jarrera uneoro, nonahi agertzea ezinbestekoa da. Bidaiatzen dugunean, bideojokoetara jolasten dugunean, irakurri, musika entzutean ere! Beldur Barik Jarrera gure izaeraren parte bat da, eta nahi dugun guztietan aterako dugu! Zein da zuentzako Beldur BArik Jarrera? Nola aurre egin Beldur Barik Jarrera batekin?

Amodio erromantikoari buruz ere askotan hitzegin dugu… Gure hezurretara sartu dira “Sin ti no soy nada”, “No puedo vivir sin ti”, “Esa chica es mia”, “Mi gata…” abestiak. Nola maitatu behar den esan digute, nola zelorik ez badago harreman batean, ez dela benetazko harremana esan digute.. Esan, errepikatu, telebistan ikusi, gure inguruan bizi… Amodio erromantikoan oinarriturik ez dauden maitatzeko mila modu daude. Zurea ikusi nahi dugu ere!

Gorputzei buruz ere hitzegin dizuegu, eta hilabete honetan, hortxe gabiltza. Beste gorputz batzuk identifikatu, isladadatu, bizi, maitatuz! Beldur BArik Jarrera gure gorputzetan ere nahi dugulako. Ez al zaituzte inposatutako edertasun ereduak aspertzen? Orain dela aste pare bat Inma Cuesta-k, aldizkari batean ateratako argazki batzuei buruz hurrengoa zioen bere Instagram perfilean:

inma cuesta

 

Begiratu hurrengo bideoa…. Gu geu izateari ez diogu inoiz uko egin behar!

 

 

Ideiak hartu ditzazkezuen prestatu dugu post hau. Ideia gehiago hartu nahi badituzue, sartu http://beldurbarik.org/gaiak/ webgunera eta kuxkuxeatu hor ditugun gaiak, hitzak, bideoak, argazkiak… Beldur Barik Jarreraren begirada edonon dagoelako!

Hilabetero gure boletina eskuratu nahi baduzu, zure email-a sartu webguneko hasierako orrialdean eta zure posta elektronikoan jasoko dituzu hibaletean lantzen den gaien laburpentxo bat!

Datorren post-ean galdetegia nola bete behar duzuen azalduko dizuegu… zuen bideoak bidaltzeko prest?