Zer da Beldur barik jarrera?

Zer da Beldur Barik jarrera?

Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak.

Pertsona orok daukagu gure buruak(eta gorputzak) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta beste gazteentzat erreferente bilakatzea. Mikromatximoak identifikatu eta aurre egitea ere oso garrantzitsua dela uste dugu, hau da, naturaltzat hartzen ditugun eta hain sutilak diren indarkeria seinaleak, eta persona bezala garatu eta erlazionatzen garen kultura matxistaren oinarri direnak.

Horregaitik gorputzei, sexualitatei, maitasunei, indarkeria sexista aurre egiteko estrategiei, etab. hitzegiten dugu. Gazteen egunerokotasuna osatzen duten bizipenak direlako, eta oinarrizkotzat hartzen dugulako sexismoaren identifikazioa eta berari aurre egin eta gainditzeko tresnak eskaintzea.