Zer da Beldur Barik Jarrera?

BeldurBarik programan egiten ditugun ekintzen barruan, bideo-lehiaketa ospetsuena eta parte-hartzaileena da. Urtero milaka gazte batzen dira eta lanak bidaltzen dituzte lehiaketan parte hartzeko eta, bide batez, indarkeria matxistaren aurkako gazteriaren jarrera eta konpromezua zein den gizarte osoari erakusteko.

Baina… ze ote da BB Jarrera?

BB Jarrera ez da bakarrik inguruko indarkeria matxista identifikatzea eta mikromatxismoetaz jabetzea, BBJarrera hori guztia hautematea eta gainera hari aurre egitea da, indarrean dugun kultura patriarkala transgreditzea, alegia. Zer egiten dugu klaseko neska batek barreak eta komentarioak jasotzen dituenean depilatu ez delako edo lodi dagoelako? Zerbait esaten diegu txiste matxistak eta iraingarriak botatzen dituzteneni? Nola jokatzen dugu mutil astun batek baboso hutsa bezala “ligatzen” saiatzen dagoenenan neska batekin? Zenbatetan dira gure amak etxeko lan gehienak
egiten dituztenak?

Gazteon egunerokotasuna osatzen duten bizipenak dira, ahalduntze eta jabekuntza prozesu honetan, gazteria da protagonista. Horregatik gorputzen edertasunaz eta onarpenaz, sexualitate libretaz, maitasunaz, indarkeria matxistari aurre egiteko estrategietaz, eta berdintasunaren beharraz hitz egiten dugu. Ze tresna ditugu gazteok egoera hauei guztiei aurre egiteko? Hori da, hain zuzen ere, lehiaketan erakutsi behar
duguna, gazteok ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak.

Erakutsi zure Beldur Barik jarrera eta parte hartu lehiaketan!