ZEINTZUK DIRA AURTENGO SARIAK?

Beldur Barik lehiaketara aurkezten diren lanek, aurten ere, hainbat sari jasotzeko aukera izango dute.

KATEGORIA BAKOITZEKO BI SARI: LEHEN SARIA ETA AIPAMEN BEREZIA

Hasteko, kategoria bakoitzeko bi sari izango dira. Lanak hobeto baloratu ahal izateko, parte-hartzerako bi kategoria ditugu. Lehenengo kategoria 12-17 urte bitartekoentzat da eta bigarrena 18-26 bitartekoentzat. Kategoria bakoitzeko bi sari mota banatuko dira. Batetik, 500€-ko lehen sari bana eta, bestetik, aipamen berezietarako 300€ko sariak, bai lehen kategorian, bai bigarren kategorian.

HERRIAREN SARIA

Aurten ere, nola ez, Herriaren Saria izango dugu, 300 €-koa. Sari hau bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da eta herri bozkaketaren bidez hautatua izango da. Herri-bozkaketan parte-hartu ahal izateko, dena den, lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira.

IKUS-ENTZUNEZKO EKOIZPEN ONENARI SARIA

Aurten, sari berri bat banatuko dugu aurkeztutako ikus-entzunezkoen kalitate teknikoa baloratzeko. Jaialdi horietako batetan hedatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da lanak Creative Commons lizentzia izatea. Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria Beldur Barik jarrera! mezua adierazteko kalitatezko baliabide edota kode artistikoak erabiltzen dituen lanari emango zaio (bi kategorietako edozeinetan aurkeztua). Aurrerago argitaratuko dugun post batetan azalduko dizuegu nola lortu Creative Commons lizentzia.

 

Ah! Eta gogoratu Beldur Barik Jarrera lehiaketako sarietara haututako lanek, udalerrietako Beldur Barik konkurtsoetan ere, lehiatu dezaketela!

Hurrengo ostiraleko post-ean, sari desberdinak baloratzeko eta hautatzeko erabiliko ditugun irizpideak azalduko ditugu. Ez galdu!