«XXI. mendean, emakume naiz eta» #beldurbarik

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

 

Egilea: Ander Arresti

Kategoria: 1 (12-17 urte)

Herria: Arrigorriaga

 

Ostiral gaua da Teheranen.  Ostiralero bezala, Amina bere senarrarekin soto bakarti batera doa.  Ostiralero bezala.

Gau horiek latzak  dira Aminarentzat,  badaki gero zer datorkion gainean, soto ilun  eta bakarti horretan.

Ezin dio inori kontatu, etxetik  irteterik ez duelako.  Emakumea da eta!  Salaketarik ere ezin du egin,  emakumea da eta!  Emakume bat ez dago sinesterik.  Nork sinetsiko luke?  Gainera ez du nahi senarra normalean  baino bortitzago  jartzerik,  oso txarto pasatzen baitu.

Ostiralero,  Alak debekatu arren, senarra mozkortzen ohi da, eta oso pertsona bortitza  bihurtzen da.  Aminak haren amorru eta desira guztiak  pairatzen  ditu gau horietan.

Ostiral honetan  gizonak inoiz baino indarkeria handiagoz azaldu da.  Aminak goizalde osoa pasatu du negarrez,  leihoko burdinazko hezi atzetik, kalera begira.  Orduan 23-24 urteko neska ilehori bat ondotik pasatzen d,  eta Amina ikusten du.  Persa kaxkar batean atzerritarrak galdetzen dio:

-Ondo al zaude?  Zer gertatzen zaizu?

Aminak  nergar  egiteari uzten dio.  Kanpotar batek  hitz egiten dion lehen aldia da.  Hasieran izutu egiten da, baina bere bizitzaz  hain nazkaturik  dagoenez  Estatu Batuetako neskari arazo guztiak  kontatzen  dizkio.

-Baina, nola uzten diozu nazkante horri zuri hori egiten? -galdetzen dio neska ilehoriak  entzundakoaz  harrriturik.-Salaketa bat jarri beharko zenuke.

-Ezin dut hori egin.  Ez didate sinetsiko, emakumea naiz eta!  Hemen emakumezkook ez dugu inolako eskubiderik.

-Hori ezin da inondik  inola  onartu!

Neska  Estatu  Batuetarrak  konbenzitzea lortzen du,  eta eskutik  tiraka polizia-etxerako bidean  abiatzen  dira.

Zoritxarrez,  senarrarekin  topo eginten dute.

-Nola ausartzen zara kalera irteten nire baimenik gabe?- ohiukatzen dio senarrak..

-Komisariara goaz  zu salatzera! – erantzuten dio neska ilehoriak

Orduan gizona bere senetik  atarata, labana batez  akatu egiten du neska.

Aminak ez daki zer egin ; damututa dago.  Betiko soto ilunera eramando duela uste du,  inoiz jasan ez duena sufrituko duela.  Ostiralero  bezala, gaur ere sekulako jipoia jasan ondoren senarrak egin nahi ez dituen gauzak egitera behartuko du.  Ostiral gauero bezala, munduan dagoen gauzarik  jasangaitzenak  pairatuko ditu,  soto ilun eta bakartian.

Baina ez da hori gertatzen.  Senarrak  poliziarengana eraman du andrea, eta beste gizon batekin oheratzen dela leporatzen dio.

Ez dago frogarik, baina egun batzuk barru Amina lapidatuko dute.  Emakumea da eta!