XI. Nazioarteko Topaketa eta Feministon Herria eraikitzera goaz

Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon, egingo dugu Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Bi urtean behin egin ohi den topaketa honetan 40 herrialdetako 130 emakume baino gehiagok hartuko dute parte. Eta Topaketa hauen aukera baliatuta, urriaren 27an, Feministon Herria eraikiko dugu Bilboko Areatzan. Euskal Herriko mugimendu feministaren alternatiba eta erresistentziak ikusarazteko espazio irekia. Txoko guztietako feministen topaleku izatea nahi duguna.

Info gehiago: www.emakumeenmundumartxa.eus