Web-gunea

Web-gune honen xedea da, beraz, programari buruzko informazio guztia erraztea. Baina baita ere, indarkeria sexista sostengatzen duen jendarte ereduaren eraldaketan laguntzea. Bide horretan, erreferentziazko espazio alternatibo eta positiboa izatea nahi dugu, eta, horretarako, interesgarri jotzen diren eduki, baliabide eta ekimenak elkarbanatu nahi ditugu zuekin. Zer aurkituko duzue bertan?

Gaiak
Hilero, indarkeria sexista sostengatzen duen jendarte ereduaren eraldaketan garrantzitsu jotzen diren gai bana lantzen dugu: Eztabaidak eta hausnarketak abiatzen ditugu; ekimen zein pertsona eredugarriak eta erreferenteak ezagutzera ematen ditugu… Sartu, arakatu eta parte-hartu gurekin! Eman zure iritzia, elkarbanatu gurekin zuen kezkak eta pentsamenduak.

Parte-Hartu
Atal honetan, zuen kezkak eta interesak adierazi ahal izango dituzue. Zuen herriko gaztetxe, gazteleku edota jaietan Beldur Barik ekimenen bat antolatu duzuela? Eman ezagutzera mugitu atalean! Kezkaren bat edota hausnarketaren bat duzuela? Elkarbanatu gurekin eztabaidatu atalean. Talde feministaren batetan parte-hartu nahiko zenukeela? Antolatu sekzioan talde feministen zein berdintasunaren alde lan egiten duten bestelako eragile sozialen berri ematen dizuegu. Eta bukatzeko, trukegune feministan talde feministek aurrera eramaten dituzten ekimenen berri ematen dizuegu, zuen egunerokoan indarkeria sexistaren aurka aktiboki aritu ahal izateko.

Ekimenak
Hausnarketa prozesu kolektiboak zein norbanakoak sustatzeko hainbat ekintza antolatzen dira. Sartu, irakurri eta jarri martxan zure udalerrian, Beldur Barik jarrera erakusteko. Baliabide guzti horiek zertan datzan eta nola erabili azaltzen dizuegu.

Lehiaketa
Bertan, ikus-entzunezko lehiaketaren inguruko informazio guztia duzue eskuragarri. Batetik, lehiaketan parte-hartzeko oinarriak: zeintzuk diren parte-hartu ahal izateko baldintzak, epeak, bideak eta abar. Bestetik, lehiaketara aurkeztutako lanak aurkituko dituzue bertan eta, gainera, herri-sarian ere parte-hartu ahal izango duzue gogokoen duzuen lana bozkatuta.

Topaketa
Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren sariak banatzeko jaialdia antolatzen dugu. Jaialdi horretan, sari-banaketa ospatzeaz gain, hainbat ekintza interesgarri antolatzen ditugu: tailerrak, antzerkiak, kontzertuak edota ikuskizunak, besteak beste. Jaialdira erraztasun osoarekin joan ahal izateko autobusak jartzen ditugu hiru probintzietatik.

Jaialdiaren data heldu ahala, informazio guztia eskuragarri izango duzue atal honetan: jaialdiaren programazioa, autobusen informazioa…

Zure Herria
Zure udalerrian ere, hainbat Beldur Barik ekintza antolatzen dira, udaleko berdintasun eta gazte arloek elkarlanean antolatuta. Alegia, indarkeria sexistaren prebentziorako gazteei zuzendutako ekimenak. Sartu eta informatu zaitez zurean zer antolatu den!

Kontaktua
Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sartu eta bidali email bat. Edo erraztu zure datuak, nobedadeen berri emateko.