VITORIA-GASTEIZKO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017. SARITUTAKO LANAK. TRAKAMATRAKA!

_DSC1074

Vitoria-Gasteizko Aldabe Gizarte etxea musikaz eta Beldur Barik Jarreraz bete egin genuen pasa den ostiralean, hilak 24, tokiko Beldur Barik Topaketan! Sartzean han zegoen Aneguria musika ederra jartzen sari banaketa hasi baino lehenago. Eta gure buruak, gorputzak eta jarrerak dantzan jarri ziren emanaldia bukatu arte.

_DSC1233

Beldur Barik Jarreraz hausnartu genuen beraiekin, emakume musikarien lana ere taula gainean jarri zuten Aneguria eta La Basuk, beraien esperientziak ezagutu genituen, rap-aren inguruko solasaldi ederra izan genuen…

Eta ondoren, sari banaketa hasi zen! Hona hemen saritutako lanak!

_DSC1214

Lehenengo kategorian (12/17 urte) «Zerez eginda nago?» taldekideek eraman zuten 300€ko saria!!! Zorionak!!!

_DSC1370

Bigarren kategoriako (18/26 urte) saria «Me dijeron» lanarentzat izan zen. Zelako hausnarketa ederra! 300€ko saria

Eta dantzan jarri gintuen Aipamen berezi bat izan genuen. Gazteria Zerbitzuarekin batera antolatutako Pretopaketa gogoratzen duzue? Ba han sortutako PolikiTXO lanak aipamen berezia eraman zuen, eta bluetooth bozgorailuak guztiontzako!  Gasteiz… Beldur Barik… Neskak aske! Aupa neskak!!!

_DSC1222

Primeran pasa genuen, eta gainera amaieran Aneguria eta La Basuren kontzertua disfrutatu genuen!

_DSC1315

 

Beldur Barik Jarrera dantzan! Zorionak!