URRETXUKO KALEAK ERALDATUKO DITUGU!

urretxu

Urretxuko jaiak gertu dira. Airean nabari da urduritasun hori, jaietarako gogoa, jaiak modu aske eta seguru batean bizitzeko gogoak; alegia, Urretxuko jaiak sexismorik gabeko jaiak izateko eta Urretxuko herria Beldur Barik Gunea bihurtzeko.

Urretxuko Neska Gazteek aspaldidanik dabiltzate Beldur Barik Jarrera adierazten indarkeria sexistaren aurrean. Eta aurten jaietan ere adierazi nahi izan dute: eraso eta sexismorik gabeko jaiak eta kaleak aldarrikatzeko ekintza bat antolatu dute! KALE ERALDAKETA EKINTZA! Irailak 10, arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxeko lorategian elkartzera gonbidatzen gaituzte. Hainbat arte adierazpenekin Urretxuko  espazio jakin batek sortarazten digun sentsazio, emozio eta pertzepzioak ERALDATUKO dituzte!! Guztion artean eraso sexistarik gabeko espazioa eraikitzera!!

Eta ondoren danbor hotzak datoz… kalean gaudela, jaiak ere geureak direla eta modu aske eta ziur batean bizi nahi ditugula aldarrikatzeko EHUNZANGO izango dugu!

pegata

Etorri zure Beldur Barik Jarrera gurekin zabaltzera! Kaleak, gauak eta jaiak GEUREAK dira! Goazen guztion artean Urretxu Beldur BArik Gunea bihurtzera!

Guardar

Guardar