UROLA GARAIKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Urola Garaiko Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Urola Garaiko tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

Urola Garaiko Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:

  • Lehenengo kategoria: 12 – 13 urte. 
  • Bigarren kategoria: 14 – 18 urte. 
  • Hirugarren kategoria: 19 – 26 urte.

Euskarazko lanak soilik hautatuko dira.

 

UROLA GARAIKO LEHIAKETAKO SARIAK

● 1. kategoriako saria: 350€
● 1. kategoriako aipamen berezia: 250€
● 2. kategoriako saria: 350€
● 2. kategoriako aipamen berezia: 250

Sariak, Ilinti eta Bitartean merkatari elkarteen dendetan erabiltzeko erosketa baletan emango dira.

Goian deskribatutako sariei dagoeneko ezarri zaie dagokien zerga-atxikipena.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Irabazleen izenak azaroaren bukaeran edo abendu hasieran jakinaraziko dira, sari banaketari buruzko zehaztapenak aurrerago komunikatuko dira. Irabazleei aldez aurretik jakinaraziko zaie.

Epaimahaiak ez du bere erabakia ezeztatzeko arrazoirik onartuko

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

Urola Garaiko informazio gehiago hemen:

Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)

Urola Garaiko Lehiaketa, Urola Garaiko Berdintasun Arloak antolatzen du eta Ilinti eta Bitartean merkatariek diruz laguntzen dute.