UROLA GARAIKO BELDUR BARIK LEHIAKETAREN IRABAZLEAK!

Azaroaren 18an ezagutun genituen zeintzuk izan ziren Urola Garaiako lan irabazleak!

Eta egun horretarako plan bikoitza geneukan! Alde batetik sari banaketa eta bestetik Antzerki foroa!

Urola Garaiko 102 gazte eta gaztetxok parte hartu dute Beldur Barik 2016eko Lehiaketa orokorrean. Guztira 9 bideo aurkeztu dituzte, Indarkeria matxistaren molde eta erantzun desberdinak jorratu dituzte; mikromatxismoak, bikote harreman ereduak (kontrola eta esklusibitatea), lesbofobia, generoei atxikitzen diegun estereotipoak, eta Emakumeen Empoderamentua (jabekuntza eta ahalduntzea), gizonek kultura matxistan duten paperarekin kritiko azaltzen dira,  indarkeriazko egoerei aurre egiteko erantzun kolektiboa…

Beno, lan irabazleak hurrengoak izan ziren:

Lehenengo saria: Mariquee(r)ns. Zumarraga.

Beldur Barik Jarrera mezua dauka, Emakume Gazteen Empoderamentua azaltzen duten irudiak ditu eta bien arteko erritmo koherentea duen Ikus Entzunezko lan originala da.

mariqueerns

Bigarren saria bi bideoei eman zitzaien:

Mikromatxismoak (Itsaso)

Beldur Barik Jarrera gailentzen da; gazteen arteko mikromatxismoak identifikatzen dituzte. Edukia gazteen espazio naturaletan ematen da eta hitzak elkarrizketa naturaletan dute oinarri.

 

eta Puska ditzagun eskemak bideoentzat (Urretxu).

pusaka-ditzagun-eskemak

Ondoren, maitasun erromantiko, heterosexual eta normatiboaren inguruko antzerki foroa izan genuen! Ikuslegoaren  partehartzea izugarria izan zen, bai taula gainean, bai ikuslegoko eserlekuetatik.

mugimundu-antzerki-taldea

 

Mila esker gerturatu zineten guztioi! Larunbatean ikusiko dugu elkar berriro! Oraingoan, Urdulizen ospatu behar dugun Topaketan!