URIBE-KOSTAKO (URDULIZ) BELDUR BARIK TOPAKETARA HELDU GARA… HURRENGO GELTOKIA… GURE BELDUR BARIK JARRERA ZABALTZEA!

Aspaldi izan genuen Topaketaren berri Beldur Barik web gunean. Irailaren 9an Beldur Barik Lehiaketari hasiera eman zitzaionean, gure artean hitzeginda geneukan bideo bat egitearen ideia. Eta noski, Topaketara joatearena ere! Pasa den urtean Amurrion izan ginen eta primeran pasatu genuen, beste gazte batzuk ezagutu genituen eta tailerretan gustora ibili ginen. Lagun talde bat joan ginen eta tailer ezberdinetan banandu ginen, gero han gertatutakoak kontatzeko asmoz.

Pasa den urteko esperientzia oso ondo egon zen. Ez genuen Lehiaketa irabazi (beste batean izango da!) baina gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko intentzioarekin jarraitzen dugu. Indarkeria sexista edonon aurkitzen dugulako. Gure lagun artean, gure familian, kalean, gaztelekuan, tabernetan, eskolan… eta horren aurkako gure jarrera agertu nahi dugulako.

Horregaitik Beldur Barik Autobusetara apuntatu ginen. Eta Urdulizera (Uribe-Kosta) ailegatu ginenean, han beste gazte batzuekin topo egin genuen. Batzuk beste urte batzuetan ezagutu genituenak, beste askok, lagun berriak, tailer kide berriak.

 

bb2016-3

 

Autobusak Urdulizeko Kultur Etxean utzi gintuen. Autobusetatik jeitsi eta sarreran opari eder bat zegoen gure sai : Beldur Barik partxea! Primeran geldituko da gure alkandora edota motxiletan!

bb2016-1

 

Sari banaketarako sarrera ere eskuratu genuen. Nortzuk izango ziren aurtengo aurkezleak? Nortzuk irabazleak? Gure lana sarituen artean egongo zen? Auskalo! Gure Beldur BArik Jarrera agertu eta zabaldu ahal izatearekin konformatzen gara gu!

Guztiok al gaude? Kultu Etxeko hall-ean Beldur Barik Puntu lila haundian argazkiak ateratzeko ere tartea izan genuen guztiok heltzen ginen bitartean.

 

bb2016-8

 

Eta hortxe bapatean eskaileretatik Amaia eta Onintza ikusi genituen, guztioi ongi etorria ematen! Eta beraiekin zeinu hizkuntza interpreteak! Beldur Barik Jarrera ere edonon, eta edozein hizkuntzetan ere zabaldu dezakegulako!

 

bb2016-11

 

Amaia eta Onintza tailer ezberdinen azalpen txiki bat eman ziguten. Neskentzako, Autodefentsa Feminista, Perkusioaren boterea, Gorputzak orekan eta Genitarte. Mutilentzako berriz, Desahalduntzerako clown-a eta Zer dakizu sexuari buruz tailerrak. Eta guztiontzako, 1, 2, 3… ligatzeko 3 pausu eta Mezua eraldatu BB Jarrerarekin tailerrak. Web gunean hoien inguruko laburpenak ikusiak genituen. Eta bakoitzak bere aukera zuen. Ondoren, teknikariak eskaileretara igo eta tailerren kartelak atera zituzten! Ze erreza! Teknikariari jarraitu besterik ez genuen gure tailerrera heltzeko… 3, 2, 1… Goazen!!!

bb2016-13

Hona hemen Harreraren inguruko bideotxo bat. Ostegunean tailerretan zer egin genuen kontatuko dizuegu… Bitartean, ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar