Trukegune feminista

XI. Nazioarteko Topaketa eta Feministon Herria eraikitzera goaz

Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon, egingo dugu Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Bi urtean behin egin ohi den topaketa honetan 40 herrialdetako 130 emakume baino gehiagok hartuko dute parte. Eta Topaketa hauen aukera baliatuta, urriaren 27an, Feministon Herria eraikiko dugu Bilboko Areatzan. Euskal Herriko mugimendu feministaren alternatiba eta erresistentziak ikusarazteko espazio irekia. Txoko guztietako feministen topaleku izatea nahi duguna....

Hemen dago Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketaren 23. Edizioa

Urriaren 15tik 22ra zuekin Zinemakumeak Gara!, Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketa bat da. Aurten aukeratutako gaia maitasuna da, eta zuzendari gazteen hainbat film labur eta luzeren bidez jorratuko du gaia:Leyla Bouzid, Hadas Ben Aroya eta Vera Egito beste askoren artean. Zinema-emanaldiak osatzeko hitzaldiak, solasaldiak eta mahai-inguruak izango ditugu, maitasun erromantikoa eta amodioaren askotariko formak berrikusi eta horretan sakontzeko lagunduko digutelakoan; amodio-mitoei...

RAP FEMINISTA DONOSTIAN!

Sekulako hitzaldia eta kontzertua Donostian! Ezin duzue galdu! Rap-a, hip hop, feminismoa, Rebeca Lane, Gata Cattana, Celia Okon… ezin duzue galdu!!!!!!! Rap feminista IS IN DA HOUSE! In da house of Donostiko Emakumeak!  

KOLPE MOREA

Kontatu genizuen Euskadi Morez margotu nahi dugula eta horregatik atal berri bat sortu genuela maiatzean HERRI MOREAK deitutakoa. Eta honen inguruko argibideak ere eman genizkizuen zuen herrietan talde feministas ezagutzeko. Euskadi morez margotzeko. Euskadi feminismoaz betetzeko. Euskadi feminista bilakatzeko… Iraultza feminista izango delako… ala ez da izango! Gogoratu nahi? Sakatu hemen. Eta bertan bagenion ere hilabetero talde feminista bat aurkeztuko...

LGTBI Harrotasun Eguna Basaurin

LGTBI Harrotasun eguna ospatzen dugu Ekainaren 28an. Ekintza asko egongo dira gure herri eta hirietan. Ez zarela enteratu? Zuen herri eta hirietako taldeen sare sozialak sutan egongo dira! Mania dela, antzerkia dela, tailerra dela… “Smartphona hondatu egin zait… ezin naiz enteratu…” Tira! Aitzakirik ez! Kaleetako hormetan ere ikusi ditzazkezu kartelak! Beno, aitzakirik gabe gelditu zara, eta Basaurin bizi, pasatu, egon…...