TRANSEXUALITATEAK GENEROAK EZBAIAN JARTZEN DITU

Aurreko post-ean sistema binaristari buruz aritu ginen. Eta azpimarratu nahi genuen ideia zen nola sistema binarista honek bi eredu ezartzen dituela, neska eta mutila. Genero edo eredu hoietan sartzen ez den guztia “ez normaltzat” hartua izan da urte askotan, eta oraindik lan ederra daukagu aurretik egiteko. Trans pertsonak zapalkuntza horren adibide eta objetu dira. Askotan gizarteak ezin duelako ulertu nolatan genero aldaketa hoiek eman daitezkeen, nola gorputz bat jaio den sexuarekin ados egon ez daitekeen, eta baita, nola sistemak nolabait transizio hori onartzen duen, baina baldintza batzuekin… bale, neska ala mutila izan zaitezke, baina generoaren estereotipoak zureganatu behar dituzu. Ezin baitzara limbo batean bizi.

Limbo horren inguruan begiratu zelako antzerkia egin duten. Izugarri ona.

Trans, transexualitate, transgeneroaren inguruan pasa den urtean hizketan egon ginen. Gogoratu nahi? Sakatu hemen.

Trans izateko modu asko daude, bizipen asko, egoeraren arabera, adinaren arabera, ingurugiroaren arabera… Zuen eskoletan, institutuetan trans pertsonarik badago? Trans pertsonak zarete zuen eskola, institutu edo unibertsitatetan? Lehenengo eta bigarren kasuetan, elkarte bat aurkeztu nahi dizuegu: Chrysallis elkartea.

Eta orain dela gutxi, material didaktiko bat atera dutena: “Neskak eta mutilak. Identitatea eta gorputza”. Hementxe duzue deskargatzeko nahi baduzue (sakatu hemen).

Ikusten duzutenez, mila modu daude ere norberaren transito hori abian jartzeko, gauzatzeko. Trans ez den pertsona baten barnean mila galdera sortu daitezke. Nola deitu behar diot orain, neska izena ala mutil izenarekin? Femeninoan ala maskulinoan? Transizioaren ze momentuan egongo da? Hasiera eman dio hormonazio prozesu bati? Test de la vida real deritzon hori egin al du? Bufff… galdera pilo bat… Imaginatu orduan trans den pertsona baten buruan gertatzen den guztia…

Has gaitezen berez erreza ematen duen parte batetik… askotan aipatu dugun komunen erabilera binarista… ez al litzateke errezagoa izango guztia generorik gabeko komunak egingo bagenitu?

Sakatu irudian bideoa ikusteko

Eta bukatzeko, gomendio bat egin nahi dizuegu. Transito komikia, David Cantero eta Ian Bermúdez-ena. Transizioa nola egitearen garrantziari buruz hitzegiten digu komiki honek. Lagunak zelako garrantzia duten, medikuen papera funtsezkoa dela, eta horretarako, trans gaietan aaaaasko jakin behar dutela… Komikian horrela dio momento batean… ¡¡¡Faltan personas trans en el mundo médico!!!

comic transito

Eta berdintsu esaten du Teo Valls-ek bere “De Berta a Teo” dokumentalean ere, pertsona trans-entzako ginekologi protokoloak behar direla.

secuencia_docu_teo_final_settings_buenos.still009Sakatu irudian albistea irakurtzeko

Datorren post-ean armairuei buruz hitzegingo dugu… Ba al dago armairu heterosexualik? Hetereosexualak zergaitik ez dira armairutik atera behar? Armairutik atera, bai a la ez? Ai ama! Zenbat galdera! Goazen orduan #BeldurBarikJarrera duten erantzunak bilatzera!