Topaketetan Perkuneskak, bertso saio feminista, Plataforma Tirante…

Sari banaketari, tailerrei eta Emarock erakusketari buruz aritu izan gara, baina sorpresa gehiago egongo dira aurtengo Beldur Barik Topaketetan!

4.15etan harrera Perkuneskak taldeko erritmoarekin egingo dugu. Ideia bat izan dezazun, hona hemen Ondarroko eta Ermuako banda feministen bideo bat:

Sari banaketa Plataforma Tirantek dinamizatuko du: umorea baina eduki feministarekin. Hemen ikusi ahal dituzu Plataforma Tiranteren ikuskizunen bideoak.

Azkenik ‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatu feminista izango dugu. Horren bidez, guztioi dagokigun emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan mintzatuko gara. Bertsolariak: Ainhoa Agirrezaldegi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Uxue Alberdi. Musikariak: Eneko Sierra eta Xabier Matxain Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu.

'Ez da kasualitatea' Basauriko Marienea emakumeen etxean

Primeran pasatuko dugu!