TOPAKETA 2015 PROGRAMAZIOA ZEIN DEN JAKIN NAHI?

Laster Amurrioko bidea hartuko dugu Beldur Barik 2015 Topaketa ospatzeko. Azaroaren 28an Amurrion izango da. Han izan ginen ere Irailaren 11n Beldurrrak Astintzen, gure Beldur Barik Jarrera azaltzen. Gogoratzen al duzue? Hona hemen han gertatutakoaren laburpen bideo bat.

Azaroaren 28a arte itxaron beharko dugu epaimahaiak saritutako bideoak zeintzuk izan diren jakiteko. Sari banaketa Amurrioko Antzokian izango da, 20.00etan. Sariak zeintzuk diren gogoratu nahi? Berriro irakurri post hau!

Baina guzti hori, esan dizuegun bezala 20.00etan izango da… Lehenago Bañuetako Kiroldegian elkartuko gara 17.00etan prestatutako ikastaro dibertigarri, interesgarri, erakargarrietan parte hartzeko! Datorren astean sakonduko dugu tailer honen inguruan… baina bakarrik aurreratu nahi dugu gure gorputzak Beldur Barik Jarrera bizi eta zabalduko dutela, artistak bilakatuko garela, hegemonikoak ez diren maskulinitate ereduetan murgilduko garela… Eta gainera, kalejira ederra antolatuko dugu Amurrioko kaleak Beldur Barik Jarrerarekin betez.

Topaketara gerturatzeko, aurten ere doako autobusak antolatu ditugu, hiru lurraldeetatik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Gure web gunean eskegiko ditugu autobusen inguruko informazio guztia: ibilbideak, ordutegiak… Galdetegi bat eskeiniko dugu gure web gunean autobusetara apuntatzeko. Adi!

Hemen, zuekin… Topaketaren programazioa!

topaketa-programacion copia

Datorren astean, tailerren inguruan sakonduko dugu, zertaz dohazten kontatuko dizuegu!