Hemen dituzu Beldur Barik Jarrera eta Hi haiz, hi! Tolosako lehiaketen inguruko informazioa! Adi!
HI HAIZ, HI! Lehiaketaren helburua
Errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta , emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska-mutilek aurre nola egiten dioten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatzea.
Kategoriak
1. Kategoria: 12 -17 urte.
2. Kategoria: 18-26 urte.
Tolosaldeko EAEko Beldur Barik Lehiaketara aurkezten diren lanak automatikoki Tolosako HI HAIZ, HI! jaialdiaren lehiaketan txertatuko dira.
HI HAIZ, HI! Lehiaketaren eskakizunak.
- Tolosa eta Tolosaldeko 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilak.
- Proposamenak aurkez daitezke banaka edo taldean (taldeen kasuna, gutxienez neska batek parte hartuko du), ikastetxe gisa edo ikastetzeko ikasgela gisa.
- Proposamen kopuruari dagokionez ez dago mugarik.
- Lanak edozein hizkuntzatn aurkeztu daitezke, euskarara egindako itzulpena erantsiz gero.
- Kontuan hartuko da gaien planteamenduan izandako jarrera eta originaltasuna.
Oinarriak
Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.
Informazio gehiago
www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org
Pentsatu… eztabaidatu… ekin Beldur Barik Jarrerarekin!