Tag: Tratu Onen Mapa

BASAURIKO TOKIKO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2020. BAZATOZ?

Asteazken honetan, urriaren 21ean, Batera Bikain programatik dinamika bat aurrera eramango da Basauriko Beldur Barik tokiko lehiaketarako bideo bat prestatzeko asmoz. Marienean egingo den tailerrean parte hartzera gonbidatuta daude 12 eta 26 urte bitarteko Basauriko gazte guztiak. Beldur Barik Jarrera erakusteko prest al zaude?

Eta zer landuko da?

Basauriko Beldur Barik lekuak aurkitu eta aztertuko dira, eta baita seguru sentiarazten ez gaituzten espazioak ere. Zergatik ez gaude eroso toki batean? Nola eman diezaiokegu buelta egoera horri?

  • Udalerriko tratu oneko guneak eta segurtasunik gabe sentiarazten gaituzten lekuak identifikatuko dira.
  • Ekintza eta autozaintza praktika berriak ikasi.
  • Ikasitako guztiarekin bideo bat grabatuko da Basauriko Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko.

900€ daude sarietan. Animatu parte hartzera eta irabazi!

 

Basauriko Beldur Barik Lehiaketarako dinamika. Basauriko Beldur Barik tokiak dekubrituko dira. Azaroaren 21ean arratsaldeko 17:30etan Marienean.


20/10/20