Tag: tokiko lehiaketa

MUNGIAKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2020

Hemen da Mungiako Beldur Barik Tokiko  Lehiaketa! 12 eta 26 urte bitarteko mungitarra bazara erakutsi zure Beldur Barik Jarrera bideo baten bidez eta animatu lehiaketan parte hartzera!

Irakurri ondo Mungiako lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen klik eginez.

LEHIAKETARA AURKEZTEKO EPEA

Lanak lehiaketara aurkezteko epea 2020ko irailaren 14an irekiko da, goizeko 08:00etan, eta 2020ko azaroaren 5an itxiko da, gaueko 23:59etan.

MUNGIA BELDUR BARIK 2020 TOKIKO SARIAK

1. Mailako saria (12-13 urteko partaideei): 100€

2. Mailako saria (14-18 urteko partaideei): 250€

3. Mailako saria (19-26 urte bitarteko partaideei) : 350€

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta 2020ko azaroaren 20an emango da. Erabaki hori zuzenean jakinaraziko zaie irabazleei, eta Udalaren web-orrian (www.mungia.eus) argitaratuko da.

Sariak azaroaren 25 bueltan banatuko dira, Andrazkoek jasaten duten Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta egingo den ekintzan. Gainerako jardueren inguruko informazioagaz batera argitaratuko da ekitaldi hori zein egunetan, ordutan eta formatotan egingo den, beti ere aurten COVID-19ak eragindako egoera berezia kontutan izanik.

Tokiko harremanetarako

Mungiako Berdintasunerako Zerbituarekin hartu-emanetan jartzeko:

berdintasuna@mungialde.eus

Telf: 94.674.10.43


01/10/20
  • 1
  • 2