Tag: Irun

Hemen dituzu Irungo Beldur Barik 2018ko Lehiaketaren oinarriak!

Hemen dituzu Irungo Beldur Barik 2018ko Lehiaketaren oinarriak!

Irungo Beldur Barik tokiko lehiaketa sariak :

Sari orokorrez gain, herriko proiektuek hurrengo sari lokaletan parte hartuko dute:

kategoria 12-17 urte: 300€ ko bale bat
kategoria 18-26 urte: 300€ ko bale bat

Irungo proiektu irabazleak, azaroaren 25ean, Amaia KZ ezagutzera emango dira bertan egingo den ekitaldi publikoan.


09/03/20

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017. IRUNGO LAN IRABAZLEAK!

Hona hemen Irungo lan irabazleak!!

IRUN2

12-16 urte bitarteko kategorian…. Eider Paternain eta “Gutuna” lana izan dira saridunak!

IRUN1

Eta bigarren kategorian, 17-26 urte bitartekoentzat…  Maider Iriarte, Irene Álvarez, Maialen Cabana, Yanire Sánchez eta Maider Prada izan dira saria eraman dutenak! Beraien lana: ‘Emakumearen zapalkuntzarik ez!’.

https://youtu.be/u8IGH8RfKrI

 

Zorionak guztiei! Orain Eibarerra gure Beldur Barik Jarera zabaltzera!

 


28/11/17

IRUNGO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017 PREST!

Irun prest dago Beldur Barik Lehiaketa 2017ari hasiera emateko! Sakatu irudian eta oinarriak deskargatu!

IrunBases

Guardar

Guardar

Guardar


13/09/17

RAP FEMINISTA TAILERRA IRUNEN!

Rap-a Beldur Barik Jarrerarekin!

Askotan barneraturik eta nahi baino gehiago eragiten diguten mekanismo sexistei izena jartzeko, haiei buruz hausnarketa egiteko beta izango dugu. Geure egoera pertsonalak zeintzuk diren ikuspegi feminista batetik aztertu, eta rap-aren bitartez zentsuretatik eta formalismoetatik at dagoen adierazpen eredu erraz, askatzaile eta doako bat ezagutzeko aukera izateko. Zentzu honetan, geure errealitatea eraldatzea dugu helburu, geure buruarentzat osasuntsuagoa izan dadin.

Ikastaro honek, emakumeen ahalduntzerako tresna dibertigarria izan nahi du; zeinak prozesu sortzaileen bitartez, euren boterearen eta ahalmen sortzailearen kontzientzia hartzen duten .

Beraz… apuntatu eta goazen indarkeria sexistari aurre egitera gure letrekin, gure errimekin, gure soinuekin, gure ahotsarekin!

 

rap feminista irun

Irakaslea

La Basu raperoa

Datak

Irailak 20 eta 27, urriak 11 eta 25, azaroak 8eta 22 , abenduak 13 eta 20

Iraupena

16 ordu

Matrikula

15,55 euro

Ordutegia

17:00-19:00

Tokia

Palmera Montero gunea (5. aretoa)

Izena ematea

Irailaren 1etik 15era

 

Izena emateko lekua eta onartuen zerrenda (izena emateko epea amaitzerakoan)

HAZ- Herritarren Arretarako Zerbitzua

010 telefonoa (Irunetik kanpo deitzen bada: 943 50 51 52)

Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 20:00etara. Larunbatean: 8:30etik 13:30era.

Edo, bestela: Irungo Udaleko web orria: www.irun.org/igualdad

www.irun.org/ultimosdiaspara

 

Animatu! Goazen Beldur Barik Jarrerarekin rapeatzera!

Guardar

Guardar


06/09/17

ZURE KAMISETA BELDUR BARIK JARRERAREKIN SERIGRAFIATU!

taller-de-serigrafia

Azaroaren 25ean, Beldur Barik kamisetak serigrafiatzeko tailerra egingo da Irungo Martindozenea Gaztelekuan. Bitamine Irungo sorkuntza eta arte faktoriako bi kidek serigrafia teknikaren sekretuak azalduko diete gazteei, eta ondoren, nor bere kamiseta serigrafiatzeko aukera izango du. Horretarako, gazteek euren kamiseta eraman behar dute etxetik, eta zuria bada, hobe, irudia ondo serigrafiatuta gera dadin.

Honakoa Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako egunaren harira Irunen gazteei begira antolatutako ekimena da. 17.00etatik 18.30etara gauzatuko da tailerra, eta ondoren, ohiko elkarretaratzea egingo da Zabaltza Plazan, 19.00etan.

Artea eta Beldur Barik Jarrera zabaltzeko aukera ez galdu!

Guardar

Guardar


21/11/16

AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA IRUNEN!

Datuek eta estatistikek urtero azaleratzen duten bezala, indarkeria sexistak bizi-bizirik jarraitzen du, horrek gizartearen gaitzespen zabala duen arren. Oldarkeriak ondorio zuzen eta lazgarriak ditu emakumeengan. Gauzak horrela, garrantzi handikoa da indarkeriaren fenomenoa, horren jatorria eta dituen molde anitzak gertutik ezagutu eta horri aurre egiteko tresnak eskuratzea. Baita gogoeta sustatzeko espazioak sortzea ere. Zertarako? Gure eskubideez eta azaroari aurre egiteko dugun gaitasunaz jabetzeko. Horixe da ikastaro honen helburua. Adin guztietako emakumeei zuzenduta dago eta oinarrizko bi teknika uztartzen ditu: autoestimua lantzea eta nor bere burua defendatzeko teknika fisiko eta psikologikoak garatzea. 12 orduko ikastaro trinkoa da, eta 8 euro ordaindu beharko dira ikastaroa egin ahal izateko.

autodefentsafeminista

Maitena Monroy fisioterapeuta, autodefentsa formatzailea eta ekintzatzaile feministak “Autodefentsa feminista” tailerra eskainiko du azaroaren 11 eta 12an (ostirala 16.00tatik 20.00tara, larunbata 15.30etatik-17.30etara), Azken Portu polikiroldegian (Faisanes aretoa).

Animatu eta eraso sexisten aurrean… Beldur Barik Jarrera!

 

 


02/11/16

IRUNGO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2016 MARTXAN DAGO!

12-17 urte badituzu eta Irunen erroldatuta bazaude… indarkeria sexistari nola egiten diozun aurre erakusteko momentua heldu da! Zein da zure Beldur Barik Jarrrera?

Nola parte hartu.

Sari orokorraz gain, Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak udalerriko proposamen onena sarituko du, Irunen parte-hartzea bultzatzatu eta sustatzeko. Sari bakarra emango da 1. kategorian (12-17 urte). Irunen erroldatuta dauden eta baldintzak betetzen dituzten gazteek sari orokorrean zein herrikoan har dezakete parte.

Bi sarietarako oinarri orokorretan azaldutako informazio guztia eskaini behar da. Oinarri orokorrak zeintzuk diren ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.

Lanak entregatzeko epea

Herriko lehiaketan parte hartzeko epeak bat egiten du lehiaketa orokorreko egunarekin. Bietan azaroaren 9a izango da (egun hori barne).

Saria

Sari bakarra izango da 1. Kategoriarentzat (12-17 urte bitartekoa): 300 euroko balea, liburu, disko, informatika edota kirol materialarengatik trukatzeko. Horrez gain, diploma bat emango zaie saritutako lanean jardundako pertsonei.

Epaimahaia

Gizarte Ongizateko ordezkaria eta Hezkuntza eta Gazteriako ordezkaria izango dira epaimahaiaren buruak. Bi horiez gain, Gizarte Ongizatea, Hezkuntza eta Gazteria arloko teknikariek eta Berdintasunerako batzordearen ordezkariek osatuko dute epaimahaia.

Epaia

Epaia azaroaren 25eko astean jakinaraziko da, Irungo udaleko webgunearen bidez. Saria eta diplomak aste horretan bertan emango dira, emakumeenganako indarkeriaren aurkako aurtengo kanpainaren barruan. Saribanaketaren eguna, tokia eta ordua epaimahaiaren epaiarekin batera jakinaraziko da. Epaimahaiak Irunen erroldatutako pertsonek aurkeztutako obra guztiak baloratuko ditu, eta saria eman gabe geratu ahal da. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira.

Oinarriak

Oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.

oinarriakirun2016

Informazio gehiago

Esku-hartze komunitarioko zerbitzua
beldurbarik@irun.org
Telf.: 943 50 53 74
Berdintasun Teknikaria
Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Guardar

Guardar

Guardar


28/10/16

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2014 IRUNEN

Iruneko gazteen parte-hartzea Beldur Barik lehiaketan sustatzeko asmoz, udaleko Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria arloak lehiaketa lokala antolatu du. Horregatik, Irunen erroldatutako gazteek lehiaketa orokorrean parte-hartzeko aukera izateaz gain, Iruneko lehiaketak saria jasotzeko aukera izango dute, baina soilik lehen kategorian (12-17 urteko bitarteko gazteak).

SARIAK ETA SARI-BANAKETA// PREMIOS Y ENTREGA DE PREMIOS

Iruneko udalak  1. kategoriako (12-17 urte bitartekoa) lan honena sarituko du : Samsung Galaxy
Tablet batekin. Saria ezagutzera emango da udaleko web orrialdearen bitartez Azaroak 25eko astean zehar.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO//PARA MÁS INFORMACIÓN

Esku-hartze komUnitarioko zerbitzua
beldurbarik@irun.org
Tl: 943 50 53 58
Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa

Servicio de Intervención Comunitaria
beldurbarik@irun.org
Tl: 943 50 53 58
Área de Bienestar Social, Educación y Juventud


29/10/14

BELDUR BARIK IKUS-ENTZUNEZKO SORKUNTZA LEHIAKETA IRUNEN

ZER DA?//¿QUÉ ES?

Tailerraren xedea da 12 eta 17 urte bitarteko gazteak mobilarekin film labur bat egitera ausartzea. Gazteek beraien ideiak partekatu ahalko dituzte artista talde batekin. Talde horrek sorkuntzako urrats guztietan lagunduko diete beraien lana Beldur Barik lehiaketara aurkezteko.

El “Taller de Creación Audiovisual Beldur Barik”,  un taller que busca que chicas y chicos de 12 a 17 años se atrevan a realizar un corto con su móvil y en el que podrán compartir sus ideas con un equipo de artistas que les ayudarán en todos los pasos de creación para poder presentar su trabajo al concurso Beldur Barik.

NORI DAGO ZUZENDUTA?//¿A QUIÉN ESTÁ DIRIGIDO?

IRUN Beldur Barik ikus-entzunezko sorkuntza Lehiaketa Irunen erroldatutako 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie eta ikus-entzunezko formatuko arte adierazpenak saritzen ditu.

El Concurso de creación audiovisual IRUN Beldur Barik está dirigido a jóvenes de entre 12 y 17 años empadronados en Irun.

NOIZ?//¿CUÁNDO?

Tailer hori Gaztelekuan egingo da: urriaren 29 eta 31n, 17:00etatik 20:00etara,12 eta 14 urteko pertsonentzat; azaroaren 5 eta 7an, 17:00etatik 20:00etara, 15 eta 17 urteko pertsonentzat.

Este taller se desarrollará en el Gazteleku los días 29 y 31 de octubre de 17.00 a 20.00h para las chicas y chicos de entre 12 y 14 años; y los días 5 y 7 de noviembre de 17.00 a 20.00h para las chicas y chicos de entre 15 y 17 años.

IZEN-EMATEKO//PARA INSCRIBIRSE

Adin horretako interesatuek izena emateko eskaera bidali beharko dute beldurbarik@irun.org helbidera (urriaren 28a baino lehenago urriaren 29 eta 31ko tailerraren kasuan, eta azaroaren 4a baino lehenago azaroaren 5 eta 7ko tailerraren kasuan). 30 plaza tailek bakoitzeko daude, eta izen-ematearen ordenaren arabera emango dira. Tailerrean parte hartzeko izen-emate eskaeran izena eta 2 abizenak, helbidea eta jaiotza data adierazi behar dira.

Las personas de esta edad interesadas en realizar el taller,  deberán enviar la solicitud de inscripción a beldurbarik@irun.org (antes el 28 de octubre para el taller del  29 y 31 de octubre y antes 4 de noviembre para el taller del 5 y 7 de noviembre). Hay 30 plazas por taller, que se otorgarán por orden de inscripción. En la solicitud de inscripción para participar en el taller se deberá indicar nombre y 2 apellidos, dirección postal y fecha de nacimiento.

DINAMIZATZAILEAK//DINAMIZADORAS

Ainara Oskoz

Miren gonzalez goikoetxea

Beatriz Churruca

 

 


27/10/14

Neurriak hartzen

31/10/12
  • 1
  • 2