Tag: Hernani

HERNANIKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Hernaniko Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Hernaniko tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

Hernaniko Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:

  • Lehenengo kategoria: 12 – 13 urte. 
  • Bigarren kategoria: 14 – 18 urte. 
  • Hirugarren kategoria: 19 – 26 urte.

Euskarazko lanak soilik hautatuko dira.

 

HERNANIKO LEHIAKETAKO SARIAK

  • Kategoriako saria (12 – 13 urte): 100€.
  • Kategoriako saria (14 – 18 urte): 100€. 
  • Kategoriako saria (19 -26 urte): 100€.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Hernaniko irabazleak azaroaren 26an jakinaraziko dira tokiko komunikabideetatik eta irabazleekin harremanetan jarrita.

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

Hernaniko informazio gehiago hemen:

Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)

berdintasuna@hernani.eus


19/10/21

HERNANIKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2020

Hemen da HERNANIKO Beldur Barik Tokiko  Lehiaketa! 12 eta 18 urte bitarteko Hernaniko gaztea bazara erakutsi zure Beldur Barik Jarrera bideo baten bidez eta animatu lehiaketan parte hartzera!

Irakurri ondo Hernaniko lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen klik eginez. Ondoren, parte hartze galdetegia betetzeko prest egongo zara.

 

Nortzuk eta nola parte hartu Hernaniko lehiaketan

-12-26 urte bitarteko gazteak
-3 bideo gahienez, gehienez 3 minutukoak
-Ikus entzunezkoak euskaraz aurkeztu beharko dira -Beldur Barik jarrera adierazi beharko dute

 

Hernaniko Beldur Barik lehiaketara aurkezteko epea

Hernaniko tokiko lehiaketan lanak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 5ean, 23:59an, amaituko da.

Hernaniko Beldur Barik Tokiko Lehiaketako Sariak

1.kategorian 100 euro

2.kategorian 100 euro

3.kategorian 100 euro

 

Tokiko epaimahaiaren ebazpena

Azaroaren 27an jakinaraziko dugu, herriko kronikaren bitartez baita emailez eta telefonoz.

Tokiko lehiaketaren antolaketa

Hernaniko Udalak, Berdintasun sailak eta berdintasun kontseiluak bultzatzen duen egitasmoa da.


14/10/20