Tag: Feminismoa-aktibismoa

BELDUR BARIK JARRERA KONFINAMENTUAREN AURRETIK, BITARTEAN ETA ONDOREN

Beldur Barik Jarrera kultura eta indarkeria sexistaren kasuak salatzeko konpromisoa zuregan hartzean erakusten duzun jarrera da. Pertsona batzuek badute ezetz esateko indar hori, baina beste batzuek badituzte beste tresna batzuk indarkeriari aurre egiteko. Izan ere, danok bilatzen ditugu errespetua, askatasuna, autonomia, erantzunkidetasuna eta zergatik ez, guztion artean indarkeria salatzea. Gizarte justuago eta parekideago batean bizi nahi dugulako.

Indarkeria ez da soilik eraso fisikoa edo sexuala. Baimenik gabeko zirriak eta musuak, intimidazioa, komentario, irain eta keinuak ere  badira. 

Beldur Barik programan hainbat gai tratatuko ditugu: gorputzak, sexualitateak, ligoteo osasuntsua, jaiak, autodefentsa, maitasuna, aniztasuna etab. Gainera, batera lan egingo dugu indarkeriarik ikusezinenak identifikatzeko eta sexismoa non ematen den ulertzeko.

Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeaz gain, batez ere emakume gazteek jasaten dutena indarkeria identifatzen dugu, emakumeei tresnak eta baliabideak emanez, indarkeria sexista ezagutu eta aitortu ahal izan dezaten. Aldi berean, mutilekin lan eginez, jokabide sexistak prebenitzea eta erasoen aurrean salaketa-lan aktiboa egiteko.

Gure etxeetan konfinatuak egon arren indarkeriari aurreko egiteko programa honekin lanean jarraitu dugu, inoiz baino gehiago. Matxismoak ez du egoera honetan espazio gehiagorik hartuko. Eta horregatik, hainbeste aldaketa eta berritasun izan ditugun urte honetan, programa honi hiru lelorekin laguntzeko beharra sentitu dugu:

Ni, bakarrik eta taldean, Beldur Barik jarrera

Ni, egun eta gauez, Beldur Barik Jarrera

Ni, kalean eta etxean, Beldur Barik Jarrera

Lehen leloari erreparatuz, pertsona batzuek konfinamendua bakarrik bizitzen ari dira, eta beste batzuek beste pertsona batzuekin bizikidetzan. Egoera baten zein bestean, eutsi Beldur Barik Jarrerari!

Bigarren leloaren harira, eguna eta gaua lausotu egin dira konfinamenduan, baina badakigu indarkeria 24 orduetan presente egon daitekeela, eta ez dugula guardia jaitsiko. Jakin badakigu indarkeria sexistak gogoz jo duela konfinamenduan eta emakume askok bortizkeria jaso dutela egoera latz honetan ere. Horregatik, inoiz baino gehiago eutsi Beldur Barik Jarrerari!

Eta azkenik, badakigu indarkeria gune guztietan egon daitekeela eta etxeko hormen barruan zein kanpoan Beldur Barik Jarrerarekin segi behar dugu!

Pandemia egoera ezohiko hontan, nola ez, indarkeria mota berriei erreparatu behar diegu. Sare sozialak, webinarrak eta aplikazio berriak gure egunerokotasunaren parte bihurtu dira. Online edo offline bidez ere, indarkeria sexistaren kontra egin behar dugu. Zibermatxismoak identifikatu eta salatzea da ere gazteon erantzukizuna.

Gaurkoan proposamen bat luzatzen dizuegu. Ikusi eta entzun Eztizen Agirresaroberen elkarrizketa hau. 2014an Beldur Barik lehiaketan parte hartu zuen Las Panteras Rojas lanarekin. La Furia-ren laguntza ere izan zuten. 

 

 

Eztizen lehengo leloarekin geratu da: “Ni, bakarrik eta taldean, Beldur Barik jarrera”.

Zein lelorekin geratzen zara zu?

 

Aukera Lemak


02/06/20