Tag: Emoki

Ziberfeminismoetan nabigatzen, urik gabe?

Sare-sozial digitaletan, beste armiarma sareetan bezala, espazioak hartu edo agian espazioak pairatu egiten ditugu, biak zilegi dira.

Erredakzioa: Emoki Elkartea.

Sare sozialen ikonoen irudia
Argazkia: Brett Jordan (Unsplash).

Hasteko, feminismoen eta ziberfeminismoen artean berdintasun batzuk daudela argi dago. Baina, gaurko honetan desberdintasun batzuk daudela argi izatea komenigarria dela iruditzen zait. Zeozer bidaltzerakoan nik ezin izango dut kudeatu noraino helduko den informazio hori guztia eta are gutxiago besteek eduki horrekin zer egingo duten. Bestalde, elkarrizketak izaterakoan gaizki ulertuak egotea errezagoa da eta pertsonen arteko kontrola areagotu daiteke (app eta sareak haien pribatasunaren konfigurazioagatik ez dute komunikazio osasuntsua ahalbidetzen). Gainera, komunitate askotan espazio seguruak topatzea zaila edo ezinezkoa izaten da eta feminismoekin lotura duten kritikekin eta indarkeriarekin inpunitate handia dago, hau da, nahiz eta neurri batzuk dauden jarrera batzuk zigortzeko eta jokaera eta portaera batzuk denuntziatu daitezkeen, benetan ez dago laguntza handirik. Kontu askok zabaltzen duten informazioa diskrimatzea zaila izan daiteke eta orokorrean emakumeen gorputzak, erotikak eta jokabideak behin eta berriro kolokan jartzen dira.

Badirudi Internet eta Sare-sozialetan feminismoak bizitzeko modu asko daudela eta gure burua zaintzen ikastea hainbat ikasgai bezain garrantzitsua dela ahaztu ditzakegu, hau da, autozaintzaren bidea egitea. Ziberfeminismoan murgiltzean: mezuak, bideoak, milaka sare desberdin eta eduki anitzaren artean nabigatzean, emozio edota sentimendu desberdinak azalarazten dira eta sentitzen ditugun guztiak lekua behar dute, horrela gu geu balioztatzen garela ahaztu barik.

Argazki bat igotzean, iruzkin bat idaztean, iritzia ematean, iritzirik ez ematean, nire erotika mezu eta argazkiak elkartrukatuz disfrutatzean, nire “balore” eta “ideiekin” bat ez datorren edukia ikusi eta disfrutatzean, segurtasun eza edukitzean, igotzen ditudan gauzak igotzerakoan, besteen iritzia zein izango den pentsatzean, nire burua konparatzean eta milaka aukera gehiagotan nire emozioak eta sentimenduak oso desberdinak izan daitezke. Gutako bakoitzak sentsazio desberdin bat izango du, baina horrek indarra har dezake interneteko mounstroak duen eraginarekin.

Espazio hauen bidez areagotzen den edo diren emozioak, sentimenduak eta sentsazioak transitatu beharra dago. Eta, transizio honetan zertaz elikatu nahi dugu gure burua?

Pertsona bat ordenagailuarekin
Towfiqu Barbhuiya (Unsplash).

Nolabait gure lekua bilatzen saiatu beharko dugu, leku horretaz nekatu gaitezkela kontutan izanez eta iritzia aldatzea posiblea dela eta ez dela ezer gertatzen. Ondo legoke autozaintzan fokoa ipintzen badugu eta autoaintza hori bakoitzarena eta bakarra izango da, bakoitzak behar duen neurrira eraikia eta egina. Hona hemen gustura hartzeko edo ez hartzeko, lagungarriak izan daitezkeen ideia batzuk:

  • Kontu batzuk jarraitzea mina ematen badit, jarraitzeari utzi dezaket. Agur!
  • Nire edukia ezabatu dezaket, agian ez naizelako eduki horrekin identifikatzen jada. Garbigunera!
  • Kontutan hartu sare-sozialak modu konpultsiboan erabiltzeko diseinatuta daudela. Adi!
  • Nire erotika disfrutatzeko eskubidea daukat, presiorik gabe! Gozatu!
  • Argi eduki sare-sozialetan: mina, nekea, deserosotasuna, asperdura edo tristura sentitzen badugu, agian guretzako osasuntsua ez den edukia aukeratzen ari garela. Sentitu!
  • Gure laguneekin edozein arazo edo zalantza partekatu! Lagundu!
  • Inspiratu eta kitxikagarriak diren espazioak, kontuak eta edukia bilatu eta disfrutatu!
  • Eta sareak diren itsasontzian nabigatzen dugun bitartean, non dago ura?

Instagrameko kontu feministak

Ura gu gara, gure hurbilekoak dira, ura sentitzea da, ura beste emakumeekin inspiratzea da, ura sororitatea sentitzea da, ura lagun feministekin indarra eta ahalduntzea sentitzea da, ura hurbilekoen besarkada da, ura zaintza erdigunean jartzea da eta ura garen bezalakoak eta aske izateko bidea egitea da.

Beraz, uretara goaz?

Hementxe, inspiraziorako eta eduki interesgarriak sortzen duten emakume batzuk, gehienak sare-sozialetan topa ditzakezu:

Liburuak:

  • Feminismo para principiantes
  • El segundo sexo
  • Teoría King Kong
  • Una habitación propia

27/07/21