Tag: 2021

DEBAKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Debako Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Debako tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

Debako Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:

  • Lehenengo kategoria: 12 – 13 urte. 
  • Bigarren kategoria: 14 – 18 urte. 
  • Hirugarren kategoria: 19 – 26 urte.

(* Deban erroldatuak baino ez dira kontuan hartuko).

 

DEBAKO LEHIAKETAKO SARIAK

  • Kategoriako saria (12 – 13 urte): 100€.
  • Kategoriako saria (14 – 18 urte): 100€. 
  • Kategoriako saria (19 -26 urte): 100€.

*Oharra: Deban kategoria bakoitzean bi proposamen baino gutxiago jaso ezkero, epaimahaia osatzen duten pertsonak kategoria horretako saria bertan behera uzteko aukera izango dute.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Debako sari banaketa azaroaren 26an izango da, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan tokia aurrerago zehaztuko dugu.

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

Debako informazio gehiago hemen:

Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)

943 19 28 40

berdintasuna@deba.eus


11/10/21

ZALLAKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Zallako Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Zallako tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

1. kategoria: 2008. eta 2009. urteen artean jaio (2021ean 12 edo 13 urte beteko dituztenak) eta Zallan erroldatuta daudenak.

2. kategoria: 2003. eta 2007. urteen artean jaio (2021ean 14 urtetik 18ra bitartean beteko dituztenak) eta Zallan erroldatuta daudenak.

 

ZALLAKO LEHIAKETAKO SARIAK

1. kategoriako saria: Banakako saria bada: sarrera bikoitza Sopuerta Abenturarako. Taldekako saria bada: Sopuerta Abenturarako sarrerak, taldekideak adina.

2. kategoriako saria: Banakako saria bada: sarrera bikoitza Sopuerta Abenturarako. Taldekako saria bada: Sopuerta Abenturarako sarrerak, taldekideak adina.

Bi kategorietako parte-hartzaile guztiek sari bat jasoko dute lehiaketan parte hartzeagatik.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Udal-epaimahaiaren epaia 2021eko azaroaren 15ean jakinaraziko da. Epaia zuzenean jakinaraziko zaie irabazleei, eta webgunean argitaratuko da: www.zalla.eus/servicios/igualdad.

Halaber, Zallako Udalaren komunikazio-kanalen bidez hedatuko da.

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

Egileek aurkezten dituzten lanak Lehiaketa Orokorrerako ezarritako baldintza berberetan lagako dira, eta Zallako Udalaren komunikabideetan argitaratu ahalko dira.

Zallako Udaleko Berdintasun zerbitzuarekin harremanetan jartzeko: berdintasuna@zalla.eus


04/10/21

ONDARRUKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Ondarroako Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Ondarruko tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

Lehenengo kategoria: 2008an eta 2009an jaiotakoak (2021ean 12 edo 13 urte beteko dituztenak).

Bigarren kategoria: 2003 eta 2007 bitartean jaiotakoak (2021ean 14-18 urte beteko dituztenak).

Hirugarren kategoria: 1995 eta 2002 bitartean jaiotakoak (2021ean 19-26 urte beteko dituztenak).

 

HIZKUNTZA IRIZPIDEAK

Lanak euskaraz aurkeztuko dira baita azpitituluak ere.

 

ONDARRUKO LEHIAKETAKO SARIAK

Lehenengo kategoriako saria (12-13 urte): 300€.

Bigarren kategoriako saria (14-18 urte): 300€.

Hirugarren kategoriako saria (19-26 urte): 300€.

Sarien ordainketari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (PFEGZ).

Kategoriaren batean lanik aurkeztu ezean, epaimahaiak erabaki dezake sari hori gehitzea beste kategoriaren bati.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Ondarroako Udalak ekitaldi bat antolatuko du aurkeztutako artelanekin Etxelilan: azaroak 19, 18:00etan. Parte-hartzaileak konprometitzen dira Topaketa horretan beren obra/proposamena erakustera, ematera eta/edo aurkeztera.

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

ETXELILA Emakumin Topaleku

Artibai 3, 2.pisua (Ondarru)

 946134008
etxelila@ondarroa.eus

 

  Udal berdintasun saila

Musika plaza z/g (Ondarru)

 94 683 3670  

rbaltar@ondarroa.eus

 

Jendaurreko ordutegia:

Martitzenetik barikura 16:30etik 20:30era

Facebook: Berdintasuna Ondarroa

  Jendaurreko ordutegia:

Astelehenetik barikura 9:00etatik 14:00etara

 


27/09/21

ABANTO ZIERBENA BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Abanto Zierbenako Beldur Barik Lehiaketa Lokala! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Abanto Zierbenako tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

 

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

 

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

1. kategoria: 2004 eta 2009 artean jaiotakoak (2021ean 12-17 urte betetzen dituztenak).

2. kategoria: 1995 eta 2003 artean jaiotakoak (2021ean 18-26 urte betetzen dituztenak).

Talde-lan batean parte hartzen duten pertsonen % 40 adinagatik goragoko kategoria batekoak direnean, goragoko kategoria horretan parte hartuko dute.

Lehiaketa autonomikoaren baldintzez gain, Abanto Zierbenako lehiaketan parte hartu nahi dutenek Abanto Zierbenan bizi behar dute edo bertan ikasi.

 

ABANTO ZIERBENAKO LEHIAKETAKO SARIAK

  • LEHEN KATEGORIAKO SARIA (12-17 urte)

Berdintasuna sustatzeko produktuak oparituko dira, “BERDINERATU/IGUALIZATE” proiektuaren babesean.

  • BIGARREN KATEGORIAKO SARIA (18-26 urte)

Berdintasuna sustatzeko produktuak oparituko dira, “BERDINERATU/IGUALIZATE” proiektuaren babesean.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Tokiko sarien lehiaketaren erabakia 2021eko azaroaren 25aren inguruan jakinaraziko da, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Epai hori zuzenean jakinaraziko zaie irabazleei, eta udalaren webgunean argitaratuko da: www.abanto-zierbena.eus. Sariak emateko ekitaldi bat egingo da, eta horren data ohiko bideetatik argitaratuko da.

Tokiko lehiaketaren antolakuntza

Informazio guztia www.abantozierbena.eus helbidean eta telefono honetan:
94.636.20.00 Luzapena 102/116


27/09/21

Elkarrekin, sistemaren aurkako borrokan

Afrofeminas-ek idatzitako artikulua.

Bizitza askoz errazagoa izango litzateke niretzat, larruazala zuria eta ilea leuna izango banu? Hori da emakume beltzek geure buruari egiten dizkiogun galdera ugarietako bat arrazakeriari etengabe aurre egiten diogunean, begiradaz ongi etorriak ez garela jakinarazten diguten lekuetara sartzen garenean, lan bila gabiltzanean.

Orduan esaten digute: “Sukaldari lana eskaintzen dizugu, idazkaria bazara ere”, “zure ilea lisatzen baduzu kontratatuko zaitugu”. Eta azken batean esaldi tranpati hura entzuten dugu: “kontratatua zaude, beltz ederra zarelako, aurpegi finekoa. Ez duzu beltza ematen”. Eta hor galdetzen diot neure buruari; zer da beltza izatea eta ez beltza ez ematen? Eta orduan erortzen gara sistema horretan, non ederra zuriarekin baizik ez den lotzen, non arrazakeria iraunkorra den, non gure edertasuna exotikoa besterik ez den, eta, batez ere, gure gorputz osoa aldatzeko nahia nagusitzen den, zuriaren irudira eta antzekotasunera moldatzeko nahia, neskatilak garenetik zahartzen garen arte.

Haurrak garenean, gure ilea desitxurosoa dela erakusten digute, gure ezpainek finagoak izan behar dutela eta gure sudurrek zorrotzagoak, gure azala ilunegia dela edo aldakak zabalegiak. Denborarekin ikasten dugu gure azala ez dela azal kolorea, eta tratu hobea jaso nahi badugu, ilea lisatzea komeni dela.

Una madre afrodescendiente peina el cabello a su hija.

Onartzen dugu, halaber, askorentzat onargarria dela Britainia Handiko enpresa batek bere panpina zuriak gure antzekoak direnak baino 10 euro garestiagoak saltzea erabakitzea, eta, era berean, onargarria da, arrazakeriari aurre egiteko ahaleginean, Espainiako postak aukeratzea zigilu merkeenak gure larruen antzekoak izatea, eta garestienak, argienak.

Azkenean ikasi dugu ez garela bakarrik gure lagun zuriak bezain eder eta erakargarriak, baizik eta bizi garen munduak erakusten digu, edertasun kontua ez ezik, balio kontua ere badela. Gure ezaugarriak, gure hazpegiak eta zentzu ezberdinetan emakume beltz gisa dugun nortasuna determinatzen duena, desatsegina bezala agertzen da, baina baita gutxiago pagina bezala ere, baliorik gabea bezala. Eta horrela marrazten dira gure istorioak alde horretatik, geure edertasuna eta balioa exotikoan eta arrotzean bakarrik ezagutzeko ahaltasunetik, zeren ematen baitu ederrak, baliotsuak eta aldi berean beltzak izatea erabateko kontraesana dela.

Horregatik da garrantzitsua gu berrezagutzea, gure jatorriaz eta sustraiez harro sentitzea. Garena besarkatzea, guztiari buelta ematea, iruzkinei eta propaganda arrazista eta matxistei buelta ematea, urteetan saiatu baitira garena gorrotatzen.

Geure burua ezagutzea geure burua onartzea da, ez gure irudikapen urria, ez gure ileari, larruari, sudurrari, ahoari eta gorputzari etengabe egiten dizkiogun isekak  barruan daramagun indarra eta ausardia murrizteko muga ez direla ulertzea da.

Geure burua ezagutzea berriz elkartzea da, gure hazpegiak aldatu eta nondik gatozen harro ez sentiaraztea nahi dutenei uko egitea da. Berriz ere gurekin adiskidetzea da, nola garen maitatzea da, zuria bakarrik ederra denaren sistema horretako parte izateko asmorik izan gabe.

Geure burua ezagutzea aurre egitea da, borrokarako prest egotea, eta, gure antzeko printzesekin edo protagonistekin istoriorik eta ipuinik ez badago ere, gu geure erreferenteak garela ulertzea da eta geure amak eta amonak geure heroiak.

 

Gaiarekin lotutako erreferentzia interesgarriak:


10/09/21

Bilgarritik haratago

A ze urtea…

Duela urte eta erdi norbaitek esan izan baligu 2021ean horrela egongo ginela, ez genukeen inoiz sinetsiko. Azterketei, lagunei, ligeei eta familiari konfinamendua eta urruntze sozialeko neurriak gehitu zaizkio. Nahikoa ez bagenu bezala!

Denbora honetan gauza asko aldatu dira, askok zuen logela ikasgela bihurtu behar izan duzue eta indarra batu azterketa beldurgarri horiei zuen kabuz aurre egiteko. Beste batzuek, hilabeteak antolatuta zeramatzaten planak atzeratu behar izan dituzue. Guztiontzat, konfinamenduak familiarengandik eta lagunengandik urruntzea ekarri du, eta pantaila baten bidez ikusi behar izan ditugu. Oso ondo dago sare sozialen bidez komunikatzea, baina ez denbora guztian. Egoera horren guztiaren erdian, errutinak aldatu egin dira, eta normala da ohitura berriak hartzea.

Photo by Christian Wiediger (Unsplash)

Askok elikadura ohiturak aldatu dituzte, beste batzuk kirol berriak egiten hasi dira, endorfinen subidoiarekin animatzeko. Batzuek urte oso batean baino lo gehiago egin dute, eta beste batzuek atseden hartzeko arazoak izan dituzte.

Lehen hilabeteetan, ikusteke genituen telesail eta film horiek guztiak ikusteko aprobetxatu dugu, zaletasun berriak hasteko, baina denbora igaro eta gero, nekatu egiten gara. Batzuetan, sare sozialak izan dira etxetik deskonektatzeko eta gainerakoekin konektatzeko modurik onena, baina baita segurtasun falta askoren gunea ere.

Zaila da bere irudia dirutan ordaintzen duen pertsona batekin alderatzea eta “gutxiago edo itsusiago”  garela ez sentitzea, eta are gehiago irudia erretokatuta dagoenean. Baina irudi hori irudi bat baino ez da. Hala ere, nire lagunengandik isolatuta nagoenean, konfinamenduaren argazkiak iragazkiekin bakarrik ikusten ditut, eta noski, nire burun bueltaka hasten da; erotzen ari ote naiz, hala lehen baino askoz itsusiago ikusten dut neure burua?

 

NORMALA DA

Egoera horren aurrean, normala da geure burua zaintzea eta dietan jartzea, “erretzeko” kirola egiten hastea edo produktu batzuk erostea. Kontsumitu ohi ditugun irudiak beti dira perfektuak, baina agi izan behar dugu ez dutela errealitatea islatzen. Gainera, fisiko bat baino askoz gehiago gara. Egunero lapsus, konplexu, beheraldi eta emozio pila bat bizi ditugu, eta batzuetan ahaztu egiten dugu hain garrantzitsua den zati hori, nola ikusten eta tratatzen dugun geure burua. Horregatik, hurrengo gakoak ekarri dizkizugu.

Photo by Lutchenca Medeiros (Unsplash)

Zeure burua zaintzeko pautak:

– Ikasi zeure gorputzari entzuten eta zurekin birkonektatzen. Horretarako, orainarekin berriz konektatzea eskatzen duen jardueraren bat egitea gomendatzen dizugu. Topera bazaude eta desborra gutxi baduzu, ‘Lojong’ aplikazioa gomendatzen dizugu, meditazio eta mindfulness dinamika ugari dituena. Gure gomendioa: ‘Camino’ programa.

– Ezarri zure mugak eta identifikatu ondo egiten dizuten eta gaizki egiten dizuten pertsonak. Ez dugu nahi txiki-txiki sentiaraziko gaituen edo garen bezala onartuko ez gaituen jenderik! Asko gara garen bezalakoak izanda.

– Seinalatu kosifikazioa. Gure gorputzak ez du zure onespenik behar! Mutilak beste neska batzuei buruz objektuak balira bezala hitz egiten ikusten baditugu, denok batera erantzungo diogu!

– Batzuetan ‘bajoiari’ aurre egiten mordo bat kostatzen zaigu, baina beti dago ondo gogoraraztea askotan gauzak ondo egiten ditugula. Gauero, lotara joan aurretik, hiru gauzatan pentsatzera animatzen zaitugu.
Batzuetan ahaztu egiten zaizu edo nagikeria ematen dizula? MoodSpace app-ak horretarako aukera ematen dizu eta askoz gehiago, ideia horiek hodeietan erregistra ditzakezu beste une batean berrikusteko. Horrez gain, zure pentsamendu negatiboak aztertu eta nola sentiarazi zaituzten aztertzeko aukera ere ematen dizu.

– Begiratu zure feed-a. Sare sozialetan ikusten duzunak eragin zuzena du zure gorputzaren pertzepzioan eta agian zure aldartean! Ziurtatu kontsumitzen dituzun edukiek ez dituztela edertasun-ideal eskuraezinak erreproduzitzen eta gorputz anitzak balioesten dituztela.

 


10/09/21

MOOD: NEKATUTA!

Denbora da koadrilako, klaseko edota inguruko beste mutilekin denbora pasatzen dudanean, askotan, ez naizela oso eroso sentitzen eta horrek zer pentsatu ekarri dit azkenaldian.

Ni txikitatik mutilen koadrilan egon naiz eta neska lagun asko baditut ere, mutilekin ibiltzen naiz gehienetan. Egia esan, ez dakit zergatik. Ohituragatik izango da edo nire lagun minenetako bat mutila delako…? Honen inguruan ere ez dut asko pentsatu egia esan!

Dena dela, txikitako lagunarteko oroitzapen onak baditut ere, azkenaldian ez naiz oso eroso sentitzen koadrilako edota beste koadrila bateko mutilekin. Ez da gaizki erortzen zaizkidalako. Betidanik ezagutzen gara eta! Baina, sentsazioa daukat presio bezalako bat dagoela koadrilan gauzak modu baten egiteko edo besteen aurrean jarrera mota batzuk izateko.

Un chico mira al horizonte en el mar.
Photo by Davyn Ben on Unsplash.

Adibidez, futbolean edo beste kirolen batetara gabiltzanean, nahiz eta lagunarteko partida bat izan, sentitzen dut Champions-eko finala izango balitz moduan jolasten dugula. Sarrera itsusiak eta guzti izaten dira askotan! Gainera, onena izan behar zara! Eta ni bezala, futbolean nahiko kaskarra bazara, edo inork ez dizu kasu egiten edo zuzenean baneatzen zaituzte. Eta zer nahi duzu(e) esatea, niri behintzat ez zait gustatzen nonbaiten ongietorria ez izatea.

Fisikoki ere denok “mamadísimos” egon behar garela ematen du. Nik horretan zortea daukat, izan ere nahiko gihartsua naiz eta ez daukat esfortzu handirik egin behar hori horrela izateko. Baina inguruan gihartsuak ez diren eta meheagoak diren lagunek jasaten dituzten mespretxuak asko entzuten dira.

Guzti honekin ematen du mutilon artekoa lagunarte bat izan beharrean, lehiaketa bat dela. Ea nor den onena futbolean, ea nork dituen abdominal gehien, nork ligatzen duen gehien… Nik honetara ez dut nahi jolastu. Nik lagunekin ondo pasa nahi dut eta ez lehiatu!

Horretaz gain, askotan, lehia ez dagoenean eta gure artean ondo eramaten garenean eta  koadrila batu bat garenean, badaude batzuk M.D.L.R. rolloan jartzen direla eta inguruko koadrilei (gehienetan txikiagoak edota neskak) molestatzen hasten direla. Nik holakotan oso gaizki pasatzen dut, ez zait batere gustatzen rollo hori, kriston paloa ematen dit. Gainera, ezin dut ezer esan. Zerbait esaten dudan bakoitzean ni naiz molestatzen dutena eta nire kontra jartzen dira. Holakoetan hasten dira gainera jarrera batzuk zeintzuk guztiz inkomodatzen nauten: joko nautenaren amagoak, “brometako” mehatxuak…

Inguruko mutilak “de calle” jarrera horretan jartzerakoan botatzen dituzten erronkak egitea nahi ez dudanean, dela beldurra ematen didalako, gaizki dagoela uste dudalako edota lotsa ematen didalako, “marika” edo “maricón” deitzen didate. Baita neskekin egotea erabakitzen dudanetan edo “neskentzako gauzak” egiten ditudanean. Zergatik deitzen didate “marika, maricón” neskekin zerikusia daukan zerbait egin edo esatean? Edota zergatik irain horiek? Akaso gay izatea beldurti bat izatea al da? Eta zer beldurtia banaiz? Eta zer gay banaiz? Agian banaiz! Edo ez. Baina behintzat noizbait mutilak gustatzen zaizkidala konturatzen banaiz, ez nuke horregatik lotsa edo beldurra sentitu nahi.

Una cuadrilla hablando
Photo by Eliott Reyna on Unsplash.

Azken honek gogoratu dit ere mutil lagun min bakarra daukadala inguruan. Gure arteko laguntasuna ez da gure arteko konpetizio eta kolpeen artean ematen. Gure arteko laguntasuna, nola sentitzen garen kontatzen, etxean izaten ditugun bronka ostean elkarri audioak bidaltzen, elkarrekin barreak botatzen edota aurpegira begiratuta zerbait ondo ez doala jakitean ematen da. Asko gustatzen zaidan laguntasuna da eta egia esan, pena ematen dit beste mutil batzuekin horrelako laguntasuna sortzeko zailtasunak izatea.

Azken baten, hemen kontatu dudan guztiarekin, batzuetan iruditzen zait mutila izatea eta mutilen artean aritzea kartzela bat dela eta “mutilen gauzak” egiten ez badituzu, zigorra jasotzen duzula.

Hau bada mutil izatea, nik ez dut nahi mutil izan edo behintzat beste modu bateko mutil bat izatea gustatuko litzaidake. Hasieran esan dudan presio hori sentituko ez duena, mutil erlaxatuago bat izango dena.

Chico posa ante la cámara con una camiseta que dice:
Photo by Xandtor on Unsplash.

13/07/21

EKAINAK 28, LGTBI PERTSONEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

28/06/21

ERASO MATXISTA ETA SEXISTARIK GABEKO UDA

BELDUR BARIK 2021 UDAKO KANPAINAren barruan baliabide hauek jarriko dira eskura, udan BBJarrerarekin gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko:
 

Kartela.

Eraso Sexistak Prebenitzeko Gida.

– Merchandising-a egiteko diseinuak.
– Spotify playlist-a: Musika BBJarrerarekin.
Eraso Sexistarik Gabeko Uda 2021, kartela.

Eskuratu hemen:

Kartela.

“Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak” izeneko gida.

• On-line tailerrak: 

– Mutilei zuzendutako ligoteo sanoari buruzko tailerra, Peio Saez de Lafuentesek eta Javi Molinak eskainiko dutena ekainaren 30ean 12:00etatik 13:30ak bitartean (Izen-ematea doakoa da eta honako esteka honetan egin ahal izango da ekainaren 25era arte: bit.ly/LigoteoTailerra).

– Neskei* zuzendutako Autodefentsa Ziberfeminista’ tailerra, Emoki elkarteak eskainiko duena uztailaren 1ean 12:00etatik 13:30ak bitartean zoom plataformaren bidez (Izen-ematea doakoa da eta honako esteka honetan egin ahal izango da ekainaren 25era arte bit.ly/AutodefentsaZiberFeminista).

Información sobre el taller de autodefensa ciberfeminista el 1 de julio. Inscripciones en el link bit.ly/AutodefentsaZiberFeminista Información del Taller de Ligoteo sano dirigido a chicos de entres 12 y 26 años
Honekin batera, Beldur Bariken irudiarekin musukoak, txapak eta telazko poltsak egiteko proposamenak ere Intranetera igota daude (dokumentuak atalean) eta Beldur Barik 2021 musika entzuteko eta zabaltzeko aukera dago spotifyko kantuen zerrenda honetan: bit.ly/BeldurBarik21
Udarako meerchandising proposamena: Txapak, musukoak eta telazko poltsak udako irudiarekin.

Baliabideak eskuratzeko edozein zalantza edo behar izanez gero:

komunikazioa@beldurbarik.eus


23/06/21