Si el modelo de amor romántico no mola, ¿cuál seguimos? Maitasun eredu berrien bila

Azkenengo postetan maitasun erromantikoaren ereduari lotutako hamaika mito (laranja erdia, etab.) kritikatu ditugu eta esan dugu askotan maitasun erromantiko hori indarkeria justifikatzeko erabiltzen dutela, erasotzaileek zein biktimek (horrela jartzen da asko maite nauelako…) Bale, badakigu orduan dependentzia, zeloak, drama edo ezinegona ardatz duen maitasun ereduarekin apurtu behar dugula. Baina nola ikasi beste era batetan maitatzen? 

Una vez criticado este modelo de amor romántico de película que nos aboca a la dependencia, el drama, los celos, etc. toca pensar en cómo aprender a amar de otra manera, cómo crear relaciones más igualitarias, libres y respetuosas. Porque no se trata de renunciar al amor, sino de Esa es la gran pregunta, y no se puede responder en un post. Pero sí que os damos algunas pistas que nos parecen útiles.

Dice la antropóloga Coral Herrera Gómez en una entrevista que ya os enlazamos anteriormente:

El modelo de amor ideal es aquel que no está basado en la necesidad ni el miedo a la soledad. Un amor exento de ansias de exclusividad, un amor libre en el que no existiese el concepto de propiedad privada.

La escritora Itziar Ziga también habla del miedo a la soledad:

Si las mujeres pudieran contemplar con mayor serenidad la posibilidad de una vida sin pareja, sin sentirse por ello solas o fracasadas, o con una pareja mujer, sin sentirse por ello abyectas y rechazadas, no aguantarían tanto la violencia de los machos.

 

Beste artikulu oso interesgarri bat Kattalin Miner feminista gipuzkoarrak idatzitakoa da. Feminista eta lesbianek ere zoro maitemintzen direla kontutan izanda, arau hegemonikoaren bidea jarraitu gabe nola kudeatu hausnartzen du. Ideia pare bat azpimarratzen ditugu:

Aspaldi erabaki nuen zaintza oinarri duten harremanak nahi ditudala niretzat. Baina zaintza ez da “edozer pasata ere hor egongo naiz”, ez da, zure mina, beharrak, penak, nirearen gainetik jartzea. Zaintza da, zerbait konpartitzean, garrantzi bereko mailan jartzea. Hor egotea. Besteak zaintzea, zu zaindu zaitzaten uztea da.

(…)

Ez dut esango nik badakidanik nola egin, ziurrenik ez dut soluzio magikorik eta askotan egin izan dut gaizki seguruenik, baina badakit edo ikasten joan naiz behintzat, zer ez dudan nahi, eta hori da feministok ikasi behar genukeena. Beti izan da horrela, utopiak maite ditut, eta horiek sortzeko bideak dira bizi ditugunak, eta bide horiek nahi ez dugun horren aurka bizitzen pasatzen ditugu.

Eta Mari Luz Esteban antropologoaren gomendioa:

Ez da esan behar “ez maitemindu”, baizik eta “hartu behar dituzun arnesak”. Mendira kaskoarekin eta sokekin babestuta goazen bezala, maitasunean ere babestu behar dugu, ondo pasatzeko baina onik ateratzeko. Teknika, ideia batzuk ikasi behar ditugu, identifikatu ahal izateko gauzak noiz doazen ondo eta noiz gaizki, komunikatzeko, negoziatzeko edo harreman bat bertan behera uzteko… Horiek guztiak dira gure arnesak.

 

El artículo ‘Zer ez nahi dugun maitasunaz’ (‘Lo que no queremos del amor’) de Kattalin Miner y la entrevista a Mari Luz Esteban (‘Se pueden hacer sacrificios por amor, pero siempre deben ser temporales’) están disponibles también en castellano y son lecturas obligadas para contar con claves para amar de una forma que no nos limite ni nos oprima.

¿Y tú cómo lo llevas? ¿