SEXU ANIZTASUNA ZER DEN? ONDO ERAKUSTEN DIGUZUE ZUEK ZUEN BELDUR BARIK BIDEOETAN!

Oraindik ekainean gaude, baina baliteke iadanik, Beldur Barik Lehiaketa 2017ra aurkeztu behar duzuen bideoan pentsatzen egotea… Zeri buruzko bideoa egingo dut? Indarkeria sexista, gizarte matxista honen tentakuluak hain dira luzeak gizarte eta bizitzaren esparru guztietara heltzen direla. Nire gorputza nolakoa izan behar duen ezartzen didatenean, nolakoak nire desioak, halakoak nire harremanak afektibo-sexualak… Norekin den normala ligatzea eta enroilatzea eta norekin ez. Normaltasuna berriro ere, arauak eta arauak. Heteroarauak. Ondo dakigu zertaz ari garen, ez?

Eta lelo batek (oso gaizki hartzen dut normala ematea) dioen moduan… Urtero zuen lanekin normalak, edo heteronormalak, izateari uko egiten diogula ikusten eta ikasten dugu, oihukatu nahi dugu, zabaldu nahi dugu!

Hona hemen sexu aniztasunaren inguruko zenbait bideo. Zuen pentsamenduak, zuen hausnarketak, zuen ekintzak sexu aniztasunari dagokionez. Zuen Beldur Barik Jarrera!

Errausmin

Ipuinei buelta ematea gustatzen zaigu. Errausmin, beti esperoan, beti ahizpak hobeto tratatuko dutelakoan, beti printzipea aurkituko duen esperoan… Bizitza hobeago baten esperoan, horrela etortzen da Euskadira. Eta aurkitzen duen egoera ez zaigu ezezaguna egiten. Beste egun batean sartu gaitezke honetan… Printzipe urdina aurkitu, eta printzipea Errausminetaz maitemintzen da… Nola uko egin printzipeari? Tira… ba hementxe dago Errausminen erantzuna: Zure arrebarekin noa. Hor konpon Printzipe cañón!

Zertan desberdindu

Google ireki, homosexualitatea bilatzailean sartu. Zer da ateratzen dena? Sendatu daitekeen gaixotasuna, estereotipoak… Homosexualak edo heterosexualak izanik gure barruan ditugun galderak… Zergaitik gara heterosexualak lehenetsiz eta ez norberaren erabakiz? Izan gaitezen geure buruaren jabe!

STOP Lesbofobia

Guztiok heterosexualak garela pentsatzearen ondorioak baino gehiago. Mutila izanda, gustatzen zaigun neska lesbiana dela jakitean, nazka sentitzea, horren kontra egitea… Baina ez al da erreza? Neska batzuk mutilak gustokoak dituzte, beste batzuk neskak, beste batzuk paso egiten dute, beste batzuk neskak eta mutilak, beste batzuk pansexualak dira… Hainbeste aukera ditugu! Bat hartu nahi badugu, primeran, eta bat baino gehiago hartzea ez dago txarto ere ez!

https://youtu.be/URAtR_s_mdw

Familia guztiak berdinak dira

Hainbat familia eredu daude… Familiak dauden adina! Garrantzitsuena maitatzea da, aurreritziak ahaztuta! Familia guztiak berdinak dira, beraien desberdintasunekin! Imajinatzen duzu guztiok berdinak izango bagina? Zelako aspertasuna!

BB2016_AUSARTU, BELDUR BARIK!

 Zergaitik ere epaitzen dugu jendea ezagutu gabe? Zergaitik ez gara beste pertsonen azalean jartzen? Zergaitik sexu aukera batzuk ontzat,naturaltzat, normaltzat hartzen ditugu eta beste batzuk ez?

STOP LESBOFOBIA!

Eraso lesbofoboen aurrean, Beldur Barik Jarrera! Hona hemen erantzun kolektiboa! Erasoen aurrean, erantzunkizuna denona da!

Sexu aniztasuna askatasunean bizitzea Beldur Barik Jarrera da. Eraso translesbohomofobiko baten aurrean erantzutea, nire erantzunkizuna hartzea, konplize ez izatea, Beldur Barik Jarrera izatea da. Gure web gunean sexu aniztasunari buruzko bideo gehiago aurkitu dituzu (sakatu hemen). Gogora ekarri nahi dugu berriro ere Inondik Inora bideoaren zati bat. Duela gutxi proiektua Verkamin aurkeztu zutela komentatu genizuen. Ba helburua lortu dute eta lanean jarriko dira! Zorionak! Bitartean, hona hemen beraien lana!

Datorren astean Ekainak 28 izango da, Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna, LGTBIQ Nazioarteko eguna… eta Euskadin ditugun ekitaldien berri emango dizuegu!

Gora sexu aniztasuna eta gora gure Beldur Barik Jarrera!