SEXU ANIZTASUNA KIROLEAN HITZALDIA, UXU TALDEAREN ESKUTIK

13473892_1131110440260599_263151457_n

 

Hitzek garrantzia dute, zelako egi galanta! Izendatzen ez dena existitzen ez dela esaten dugun bezala, baita ere ikusi behar dugu, askotan izendatzen denean nola egiten den… Ez gatoz ezer berririk esatera sexu aniztasuna kirolean gaiak  post, hitzaldi, jardunaldi askotarako ematen duela. Eta izendatzen hasteko, translesbohomofobia alde batera uzteko, eta bait heteroarauari aurre egiteko, UXU emakumeen taldeak hitzaldi interesgarri hau antolatu du Ekainak 21erako. EZ GALDU!

ZERI BURUZ?

«LAS PALABRAS IMPORTAN, NO LLAMES MARICÓN AL ÁRBITRO». LA DIVERSIDAD SEXUAL EN EL DEPORTE.

NOREN ESKUTIK?

Elena Olaortua, Aldarteko kidea.

NOIZ?

Ekainak 21 asteartea

ZE ORDUTAN?

19.00etan

NON?

ETXELILAN, Ondarroan.

Gure identitate sexuala agertzea kirol munduan zaila da… armairutik ateratzea ez da izaten normalean ematen dena… Irakurri Pikara magazine-aren albiste interesgarri hau… eta aniztasun sexuala izendatzen denean… normalean eraso moduan izaten da. Zuek imajinatu, adibidez futbol partidu batetara joan… normalean arbitroari esaten zaizkionak nolakoak dira? edo baloia jasotzera heltzen ez den futbolariari? Maritxua, nenaza…

Aniztasun sexuala kirolean ere ematen delako, eta behar den moduan izendatua izan nahi dugulako! Ez galdu hitzaldi hau!!!

 

 

 

Guardar

Guardar