ERASO BIRTUALEN AURREAN BELDUR BARIK JARRERA

Gaur egun, ia komunikazio guztia sare sozialekin egiten dugu. Lagunekin geratzeko, whatsappa erabiltzen dugu. Gauzetaz enteratzeko edota informatzeko facebookera edo twitterrera goaz. Gure argazkiak konpartitzeko Instagram erabiltzen dugu. Gure harreman sozialak eremu digitalean garatzen ditugu. Sare sozialak, komunikatzeko, gure harremanak garatzeko erabiltzen ditugu, gauza pila batetarako: barre batzuk botatzeko, kotilleatzeko, ligatzeko… Gauza askotarako erabiltzen ditugu, eta askotan besteei min egiteko ere. Askotan erabilera nahiko matxista egiten dugu. Esaterako, emakumeen gortputzen inguruko komentario iraingarri eta desbalorizatzaileak egiteko. Nesken bizitza sexualaren inguruko zurrumurruak zabaltzeko. Kritikatzeko.

Ikusi duzue «La red social» pelikula? Facebooken sorreraz doa. Ondoren jartzen dizuegun pasarte honetan ikusten da nola Mark Zuckerberg Facebook-en sortzaileak, Harvard unibertsitatea hackeatzen duen, ikasle nesken argazkiak lortzeko. Zertarako? Tiabuenen lehiaketa antzeko bat sortzeko. Zergatik egiten du hori? Bere neskalagunak utzi egiten duelako eta haserre dagoelako (bere blogarekin, neskalagun ohia publikoki humiliatu eta gero).

Pelikulako protagonistak neskaren intimitatea, espazio pertsonala eta sexualitatea erasotzen ditu, bere intimitateko gauzak kontatzen hasten denean bere blogean. Baina gainera, emakumeen aurkako bengantza horretan, emakumeak eta beraien gorputzak erabiltzen ditu, objektuan bilakatzen, ondo pasatzeko, barre egiteko. Eskubidedun pertsona edota subjektu bezala tratatu beharrean, gauzatan bilakatzen ditu. Horri deitzen zaio kosifikazioa. Emakumeak objektu bezala ikustea eta tratatzea. Objektu sexual bezala. Bideo honek oso ondo azaltzen du:

Pero al mismo tiempo, se han generado un montón de iniciativas en el mundo digital que hacen frente a estas agresiones. Chicas que están hartas de la cosificación, la manipulación y la desvalorización de sus cuerpos y sexualidades, hacen frente con actitud Beldurbarik a toda ese sexismo. Y utilizan la comunicación virtual (blogs, redes sociales…) para ello. #Fatkini o #feministselfie son algunos ejemplos.  Fatkini es un hashtag que ha inundado Instagram y Twitter donde se suben fotos y se realizan nuevos comentarios. «Se busca acabar con el tabú de los cuerpos gordos y empezar a disfrutar de una vida sin complejos marcados por estereotipos de pasarela y photoshop, sin pensar en qué pensarán los demás. Los kilos de más no debería ser motivo de vergüenza, y así lo atestíguan miles de mujeres en todo el mundo que se inmortalizan en bikini y muestran sus cuerpos en las redes sociales».

Gure gorputzak, gure erabakia! Indarkeria sexistaren aurrean erantzun Beldur Barik!