SANTURTZIKO BELDUR BARIK 2022 TOKIKO LEHIAKETA

Abian da Santurtziko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, Youtube edo Vimeora igo bideoa, bete galdetegia eta irabazi!
Irakurri adi Santurtziko tokiko oinarriak estekan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Lehiaketa orokorrean bezalaxe, tokiko lehiaketan, Santurtzin bizi edo ikasten duten 12 eta 20 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

Parte hartzerako hiru kategoria daude:

1. kategoria: 2010 eta 2008 urteen artean jaioak (12-14 urte)

2. kategoria: 2007 eta 2005 urteen artean jaioak (15-17 urte)

3. kategoria: 2004 eta 2002 urteen artean jaioak (18-20 urte)

Talde-lan batean, parte hartzen dutenen %40 gainerako %60 baino nagusiagoa izateagatik goiko kategoria batekoak direnean, lanak zuzenean hurrengo kategorian parte hartuko du.

 

TOKIKO LEHIAKETA SARIAK

Aurten, Santurtziko sariak honakoak izango dira:

? 1. kategoriako saria: 250€

? 2. kategoriako saria: 250€

? 3. kategoriako saria: 250€

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA

Santurtziko lehiaketaren antolakuntza:

Emakume eta Berdintasun Zerbitzua

www.santurtzi.net

94.420.58.00 luzapena 321/331

mujer@santurtzi.eus