Rap feminista tailerra Lasarten

Rap-aren benetako esentzia kontutan harturik, ahalduntze feministaren tresna gisa aurkezten zaigu Rap feminista ikastaroa hau. Askotan barneraturik eta nahi baino gehiago eragiten diguten mekanismo sexistei izena jartzeko, haiei buruz hausnarketa egiteko beta izango dugu. Geure egoera pertsonalak zeintzuk diren ikuspegi feminista batetik aztertu, eta rap-aren bitartez zentsuretatik eta formalismoetatik at dagoen adierazpen eredu erraz, askatzaile eta doako bat ezagutzeko aukera izateko. Zentzu honetan, geure errealitatea eraldatzea dugu helburu, geure buruarentzat osasuntsuagoa izan dadin.

Ikastaro honen bidez hausnarketa bat egin eta esperimentatuko dugu geure buruarekin, begirada feminista piztuko dugu, gizartean ematen diren jarduera sexitez jabetuz: Estrategia propioak eratuko ditugu, rap musikaren eran egindako sormenaren bidez, kolektiboki rap abestia sortu.

• Datak: Urriaren 30, azaroaren 6, 13 eta 20 (astearteak)
• Iraupena: 8 ordu.
• Izen-ematea: emakumezentroa@lasarte-oria.eus edo gaztelekuan bertan
• Ordutegia: 18.00 – 20.00
• Lekua: Gaztelekuan

Dinamizatzailea: La Basu