ASKE SEXUALITATEAZ GOZATZEKO?

Tira, baieztapen hau mutilok sinisten jarraitzen dugun beste gezur galant horietako bat da. Eta honekin ez nabil esaten pornoa zerbait txarra denik edo ez digunik plazerik aportatzen. Baina bai askotan, pornografia kontsumitzaileok, tabua den zerbait ikusten ari garelako libreagoak garela uste dugula. Hala ere, pornoak gure sexualitatea esploratzerako orduan erraminta gisa “laguntzen” digu. Eta gozamen mota berriak esperimentatzeko, sortzeko edota garatzeko oso baliogarria jarraitzen du izaten; gure desioetaz daukagun disfrutatzeko modua elikatuz. Baina, zer gertatzen da pornografiak trasmititzen dituen ereduekin? Has gaitezen hasieratik…

Pornografia, bere hastapenetatik (orain dela denbora asko) giza sexualitatearen garapenerako oinarrizko baliabidea izan da. Debekuetatik at sexualitate alternatibo bat irudikatu ahal izateko erabilitako baliabide bisuala. Dimentsio bat non fantasien erotika praktika sexualak elikatzen dituen.

Baino ezin dugu ahaztu, orain dela gutxira arte, emakumeek (biztanleriaren erdia baino gehiago) ez dutela haien sexualitatearen aitortza izan. Gizarte bezala emakumezkoen paper sexual bakarra erreprodukzioa bermatzea zela uste bait genuen. Eta gainontzeko altxor sexualak gizonezkontzat gordetzen ziren.

Hau premisa dugula, ez da zaila pentsatzea sexualitateak orain arte gizonezkoaren aurpegia (eta gorputza) izan duela; horregatik, oraindik ere, gizarte androzentriko batean bizitzea.

Gizarte bat non oraindik gizona sexualki aktiboa eta emakumea pasiboa izan behar duen; horrek guztiak dakarrenarekin.

Gizonok sekulako pisua eta presioa sentitzen baitugu…

  • Beti jakin behar dugulako sexualki nahi duguna (eta besteek nahi dutena ere).
  • Gure gizontasuna potentzia sexualaren bidez demostratu behar dugulako.
  • Praktika sexual oro ezagutu (eta praktikatu) behar dugulako.
  • Iniziatiba sexuala izan behar dugulako.

Eta emakumeek haien sexualitatea modu hertsian bizi dute…

  • Ez direlako haien gorputzen jabe (ezta haien desirena ere).
  • Ez ditugulako plazera jasotzeko gai ikusten (gaitasun erreproduktiboaz haratago).
  • Sexualitatea bera harreman iraunkor eta egonkor bat lortzeko bidea dela esaten diegulako.
  • Haiek, osotasunean, gizonon plazer sexuala lortzeko ikusten ditugulako.

Eta honek guztiak ba al dauka erremediorik? Erantzuna argia da: “noski!”

Orokorrean irtenbidea ikusten eta erreproduzitzen dugunarekin kritikoak izatea bada, pornoarekin berdina litzateke; zapaltzen gaituen horrekin kritikoagoak izan beharko ginateke eta gutxinaka aldatu ahal izatea.

Eta zer esan nahi dut pornoak zapaltzen gaituela aipatzen dudanean?

Ba soilik gizonok eta emakumeek pornoan ditugun paperak aztertzearekin eta hauek gure esperientzietara nola trasladatzen ditugun ikustearekin nahikoa genuke hontaz jabetzeko.

Eguneko pelikula pornografikoetan (nahiz eta eskaintza asko eta praktika anitzak egon) gizonezkoen plazerak zentrala izaten jarraitzen baitu; eta ez edozein preziotan.

Adibidez, gehienetan, pelikuletan ikusten dugu nola mutilak jarrera aktibo eta menperatzailea hartzen duen eta neskak sumisoa eta menderatuarena. Eta hau ez da hain zuzen ere inolako berdintasun errealetik abiatzea; arraroa suertatuko litzaigukelako rol horiek aldatuta ikustea.

Eta zer esan pelikula hauetan agertzen diren gorputzetaz; gorputz depilatuak eta gimnasiozaleak; titi eta zakil handiak edonon. Edo ikusten ditugun praktiketaz, ia beti mutilaren orgasmoaren bueltan garatzen direnak. Gorputz eta praktika anitzak existituko ez balira bezala…

Akaso ez dira molde hauetatik ateratzen diren pelikulak existitzen?

Egon badaude, baina ez dira orokorki kontsumitzen eta gainera ez dira mutiloi erakartzen gaituzten pelikula horietakoak. Baina zergatik? Ba justuki jolas honen subjektu izaten irakatsi digutelako, eta ez objektu. Azken finean, pornoak askeago egingo gaituela irakatsi digutelako.

Baina lehen esan bezala, hau gezur galanta!! Pornoak praktika edota fantasia berriak ikasten laguntzeaz gain sexualki menderaezinak izateko nolakoak izan behar garen esaten digu eta honek asko presionatzen gaitu.

Pornoan agertzen diren gizonezkoen genitalen tamaina “ez ohikoak” direla eta, askotan gure zakila lagun baten zakil tamainarekin konparatu dugu. Pornoan penetrazioak daukan garrantzia dela eta, mutilok ez dugu ikasi neskek klitoriaren bidez askoz plazer gehiago lor dezaketela, eta ez hainbeste baginatik.

Pornoaren izaera heterozentrista dela eta, soilik emakumeak plazera eman diezagula sinistu dugu. Pornoan gizonak asko irauten dutela esan digutenez, mutil askok presioa sentitzen dute eta ondorioz “isurketa goiztiarra” sufritzen dute.

Eta horrela zerrenda luze bat egin genezake pornografiatik pairatzen ditugun hutsune guztiak azalduz.

Hala ere, ez gara zertan desesperatu behar; beste pornografía mota batzuk existitzen baitira.

Eta haien artean ikuspegi feminista batetik abiatzen den pornografia geroz eta indar gehiago ari da hartzen. Pornografia bat zeina ez den erraza topatzeko (ezta kontsumitzeko ere), estereotipoak apurtzen baititu eta sexualitatea modu osasuntsuago eta parekideago batean aurkezten baitu. Baina, laburbilduz, askeago egingo gaituen pornografia bat.

Genero arauak alde batera utzita, plazera zerbait unibertsala balitz planteatzen digulako. Ez ditu gizona ezta emakumea gauzetan bihurtzen, baizik eta persona gisa ikusten ditu biak. Eta “ohiko” pornoa hain frustrante eta baztertzaile egiten duten faktoreei buelta ematen saiatzen da.

Beraz, pornoa kontsumitzen baduzue, behintzat etikoa eta posible bada feminista izatea gomendatzen dizuet.

Nahi duzu benetan askea izan?

Ibai Fresnedo