Photocall Puntu lila ekintza

Irudien eguneroko erabilera.

Ondo begiratuz gero, konturatuko gara sinboloz inguratuta gaudela. Batzuk edonon daude (adibidez, trafikoa arautzen dutenak), eta erraz ezagutzen ditugu hizkuntza partekatuaren zati direlako; baina bereziak ere badaude, talde jakin batek erabiltzen dituenak, sinboloaren bitartez identifikatzeko eta komunikatzeko.

Puntu Lila

Puntu lila emakumeen kontrako edozein indarkeriaren aurkako sinboloa da. Indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko Euskal Herriko udalerrien sareak, BERDINSAREAK, Puntu Lila sinboloa onartu zuen 2008an. Horrela, gizartearen jarrera bateratua nahi izan zuten erakutsi indarkeria sexistaren jokaera guztien aurka. Sinboloaren esanahia da: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ. Lila da feminismoaren kolorea ere lila delako, eta puntua da bere adierazpen guztiekin sinbolo erraza delako: puntu askok osatutako puntua; “eta puntu”, amaitu dela esateko.

Puntu lila emakumeen indarkeriaren kontrako jarrera hartzeko erreferentzia-puntua bihurtu da. Ekintzarekin gazteen honen aldeko jarrera eta mobilizazioa bilatzen dugu, sare sozialen bitartez,

lilargazki

 

Lilargazki talde-ekintza / Punto lila argazkia

Sareetara argazki pertsonalizatuak igotzeko joerarekin jarraituz, ekintza honekin proposatzen duguna da gazteek puntu lilaren norberaren antzezpen pertsonalizatuak sareetan zabaldu ditzaztela. Hau da, puntu lilari esanahi bat gehituko diogu. Horrela, gazteak mobilizatuko ditugu Beldur Barik Jarrera ezagutu dezaten eta jarrera honen bitartez beraien mezuen definizioan inplikatuko ditugu, indarkeria sexistaren aurkakoak eta ahalduntzaileak diren mezuekin.

 

 

Baina… zein da zabaldu nahi dugun Beldur Barik Jarrera hori?

Hurrengoa adierazten duena:

  1. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal edo kolektiboa.
  2. Neskak ahalduntzeko eta beraien autodefentsarako gogoetak eta eztabaidak sortzen dituzten mezuak.
  3. Mutilek, banaka nahiz taldean, ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela erakusten duten mezuak. Sexismoaren aurkako jarrera aktiboa eta arduratsua sustatzen dituzten mezuak, korporatibismo maskulinoarekin haustaearekin batera.
  4. Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik hitz egin behar. Gazteen benetazko bizipenak identifikatu behar dira, bai indarkeria adierazpenei dagokienez, baita gertatzen diren testuinguru eta esparruetan ere.
  5. Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar ezertarako gai ez diren biktima gisa.
  6. Desberdintasuna eta kultura matxistak erabiltzen dituen indarkeria mota guztiak sendotzen dituzten faktoreak ikusgarri egitea.
  7. Indarkeria sexista eta desberdintasunak gainditu eta aurre egiteko egunerokotasuneko estrategia argiak proposatu.
  8. Mezuak adierazteko tonua, moduak eta landutako gaiak originalak izan behar dute.

Behin argituta zer den Beldur Barik Jarrera, zeren zai zaude? Ekin lanari eta zure lilargazkia antolatu.

Eta zer da lilargazkia?

Sare sozialetan aurrera eramaten den ekintza kolektibo bat da, eta hurrengoa dakar:

  • Puntu lilarekin argazki edo norberaren argazki bat egitea.
  • Beldur Barik Jarrera agertzen duen mezu bat gehitzea (slogan-a, ideia….)

Nola eraman dezakegu aurrera?

Sareetan ekintza zabalduz eta parte hartzea animatuz… Zure Beldur Barik argazkia igoz!

  1. Puntu lila hemen
  2. Zabaldu nahi duzun Beldur Barik Jarrera zen den pentsatu eta idatzi.
  3. Zure sorkuntzarekin argazki bat atera.
  4. Igo eta zabaldu zure sare sozialetan. Zure argazkia Facebook, Instagram edo Twitter-en etiketatzeko #lilargazki etiketa erabiliko dugu eta @BeldurBarik etiketatuko dugu.

Hurrengo egunetan sare sozialetan argazkiak argitaratuko ditugu, eta horrela sareetan Beldur Barik marea lilaren parte izango zara!
photocall

Oharra: adingabekoen irudien erabilerako baimenari buruzko lege-oharra kontsultatu.