PENTSATU, EZTABAIDATU ETA EKIN BELDUR BARIK JARRERAREKIN, OBJETIVOS DE LOS TALLERES DE LA TOPAKETA 2015. BIGARREN PARTEA

Eta bidean jarraitzen dugu! Pasa den astean indarkeria sexistari egunero aurre egite horren bideari buruz hitzegiten genuen. Bidea jarraitu eta Topaketen inguruko tailerrak nola joan ziren kontatzen jarraitu nahi dugu. Hona hemen bigarren partea!

heroi-edo-maltzur

Beñat Madariagarekin, HEROI EDO MALTZUR? EMAN BUELTA PELIKULARI tailerrean, pentsatu, hausnartu eta eztabaditu genuen, eta baita indarkeria sexistaren aurrean mugitu eta jarrera hartu behar genuela erakutsi zigun. Bederatzi mutil sexu-genero sistema, rol eta estereotipo, feminismo, berdintasun, maitasun erromantikoa, harreman, sexualitate, sexu aniztasun, mutilen korporatibismoaren… inguruan hausnartu genuen pelikulen bidez. Eta indarkeria sexistari aurre egin behar diogula ikusi eta ikasi genuen, pelikulari buelta eman behar diogula eta aurrea hartu! Isiltzea, ezer ez egitea, konplize egiten gaituelako!

sokole

Vitoria-Gasteiz, Santurtzi, Ezkio-Itsaso, Portugalete eta Donostiako neskok erritmoa jarraituz djmebe-en bitartez. 18 neska perkuzioa erabiliz ahalduntzen gaituen erraminta bezala hartuz. Gure danborra hartu eta “besteek esan dezaketena danbor batekin ikusten bagaituzte” gainetik kenduz, jabekuntza golpez golpe egiten, notaz nota, eta abesti bat sortu edo jotzeko, alboan dudan djembea-ren erritmoa ere behar dudala. Elena eta Sheila, Sokolé taldekoek, erritmo ezberdinak irakatsi, eta musika tresna ezberdinak erakutsi zizkiguten PERKUZIOAREN BOTEREA tailerrean.

 

gorputzak-astindu

Gure gorputzak gustora astindu genituen Amaia eta Maiderrek gidatu zuten GORPUTZAK ASTINDU tailerrean. 26 neska egon ginen bertan eta masajeak egin genion elkarri, elkar begiratu ginen eta gure gorputzak mimatu genituen. Baita, marrazki baten bitartez, emakumeok mugatzen dituzten estereotipoei buruz hitzegin genuen. Giro polita sortzea lortu genuen, eta mundo guztiak parte hartu zuen.

Ikaragarria, sentimendu, botere, jabekuntza, hausnarketaz bete genuen Amurrio Azaroaren 28a. Indarkeria sexistaren aurrean gure Beldur BArik jarreraz ez bakarrik kiroldegia, baizik eta kalea eta antzokia ere bete genituen. Mila esker bertara hurbildu zineten guztioi, tailerrak eman zenituztenei, teknikarie han egon zinetelako hausnarketak gurekin batera gozatuz. Mila esker! Gutxiago falta da Topaketa 2016 ailegatzeko! Bitartean, hemen uzten dizuegu Topaketaren bigarren argazki txiki batekin…. Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!